147. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E K U N B E R R I

Kontratazioa. Osasun kontsultategia egiteko proiektua prestatu eta zuzendaritza fakultatiboa

Lekunberriko Udalak, azaroaren 8an hartu erabakiaz, lizitaziorako deia egin du kontratu hau adjudikatzeko:

Kontratuaren xedea: Lekunberrin osasun kontsultategia egiteko obren proiektua prestatzea eta zuzendaritza fakultatiboa adjudikatzea.

Adjudikazio bidea: prozedura irekia, lehiaketa.

Kontrataren gehieneko aurrekontua: 2.000.000 pezeta, BEZa barne.

Behin-behineko fidantza: lizitazio aurrekontuaren ehuneko 2.

Behin betiko bermea: adjudikazio prezioaren ehuneko 4.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Lekunberriko Udalaren idazkaritzan, hamahiru (13) egun naturaletan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, azken eguneko eguerdiko ordu biak baino lehen.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausulen pleguan ageri direnak.

Administrazio klausulen plegua interesatuen eskura dago, Udalaren idazkaritzan.

Lekunberrin, bi mila eta bateko azaroaren hamabostean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0112061