147. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A R A Ñ A I N

Lehiaketa. Barañaingo Lagunak Udal Zerbitzuko aretoa eta sarbideak berritzeko proiektua prestatzea eta obra zuzendaritza

Gobernu Batzordeak datako egunean hartutako erabakiaz, honako lehiaketa honen oinarriak onetsi dira: Barañaingo Lagunak Udal Zerbitzuko aretoa eta sarbideak berritzeko proiektua prestatzea eta obra zuzendaritza.

Adjudikazioaren gehieneko prezioa 16.700.000 pezetakoa da, BEZa barne (100.369,02 euro).

Eskaintzak hogeita sei egun naturaleko epean aurkeztu ahalko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, klausulen pleguari jarraikiz, interesatuen eskura egonen baita Udalaren erregistroan, azken eguneko ordu biak arte; azken hori baliogabea balitz, hurrengo egun baliodunean amaituko da epea, ordu berean.

Barañainen, bi mila eta bateko azaroaren hamalauan. Alkatea, Joaquín Olloqui Osés.

Iragarkiaren kodea: A0112058