147. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

OSASUN DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Pilar Arzoz Lezaun andreari ezin izan zaio jakinarazi Osasun zuzendari nagusiak abuztuaren 23an emaniko 1135/2001 Ebazpena, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatietan xedatu bezala. Horregatik, 30/1992 Legeko 59. artikuluko 4. idatz-zatian xedaturikoa betez, Ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzen dut:

"1135/2001 EBAZPENA, abuztuaren 23koa, Osasun Departamentuko zuzendari nagusiak emana, Natalia Fernández Ajona andreari Barañaingo Lur Gorri kaleko 16 eta 18. zenbakietan botika bat irekitzeko baimena ematen diona.

Barañainen botika bat irekitzeko eskabideari buruzko F-738/01 espedientea ikusirik.

Gertakariak:

1. Natalia Fernández Ajona andreak, 2001eko apirilaren 3an, Nafarroako Gobernuari eskatu zion Barañaingo Lur Gorri kaleko 16 eta 18. zenbakietan botika bat irekitzeko baimena, Farmaziako Laguntzari buruzko azaroaren 16ko 12/2000 Foru Legearen babesean.

2. Osasun Departamentuko Osasun Laguntzako Zerbitzuko zuzendariak, 2001eko ekainaren 18an, F-738/01 espedientea ireki zuen eta Eugenio Izu Belloso Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoko funtzionarioari eskatu zion izapida zezala.

3. Ekainaren 28an, dei egin zitzaien interesatuari eta José Antonio Martinicorena eta Ernesto Astiz jaunei, Pilar Arzoz andrearen ordezkari, Barañainen diharduten botikariak baitira, espedientean ageri direnak, horren interesen alde nahi zituzten alegazioak egin zitzaten. Inork ez zuen alegaziorik aurkeztu.

4. Aurkeztu diren agiriek kontu hauek denak biltzen dituzte: botikaren ezaugarriak, eraikuntzaren norainokoa, kaleko sarbideak, hurbilen dauden botiketarako aldea, 150 metro baino gehiagokoa dena, irekirik dauden botiketara, baimenduak direnetara eta Natalia Fernández Ajona andrearena baino lehen aurkezturiko beste eskabideetan aipatzen diren botiketara.

5. Instruktoreak, 2001eko abuztuaren 7an, botika berria irekitzeko baimena emateko Ebazpenaren proposamena igorri zuen, Iruñean. Osasun Laguntzako Zerbitzuko zuzendariak berretsi egin zuen.

Zuzenbideko arrazoiak

Lehena.-Farmaziako Laguntzari buruzko Foru Legeko 27. artikuluko 3. idatz-zatiaren arabera, baimentzen diren botika guztien arteko aldea, gutxienez ere 150 metrokoa izanen da, oinezkoendako biderik laburrenetik neurturik.

Bigarrena.-Botikak Farmaziako Laguntzari buruzko azaroaren 16ko 12/2000 Legeko hirugarren xedapen gehigarrian eta Lege hori garatzen duen uztailaren 16ko 197/2001 Dekretuan eskatzen diren baldintzak betetzen ditu.

Hirugarrena.-Administrazio espedientea izapidatzeko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legean, hori aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean eta horiekin bat datozen xedapenetan ezarririko aginduak bete dira.

Laugarrena.-Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legeko 42. artikuluko 6. idatz-zatian eta hori aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean xedaturikoaren arabera, bidezko da prozedura izapidatzeko ezarririko gehieneko epea luzatzea, kontuan hartuz 2001eko apirilaren 3az geroztik eskabide asko ere asko aurkeztu direla, 800 baino gehiago. Izan ere, Osasun Departamentuak, baliabide osagarriak erabilirik ere, ezin izan du haien gainean Ebazpenik eman epearen barruan.

Horrenbestez, Osasun kontseilariak irailaren 6ko 229/1999 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Natalia Fernández Ajona andreari baimena ematea Barañaingo Lur Gorri kaleko 16 eta 18. zenbakietan botika berri bat ireki dezan.

2. Natalia Fernández Ajona andreari eskatzea, Ebazpen hau hartzen duenetik hiru hilabeteko epean, obrak hasiak daudela froga dezala, uztailaren 16ko 197/2001 Foru Dekretuko 8. artikuluko 2. idatzi-zatian aipatzen diren agiriak aurkeztuz.

3. Natalia Fernández Ajona andreari aditzera ematea ikuskatzailearen bisita eskatu beharko duela, jakinarazi eta biharamunetik sei hilabeteko epean, Farmaziako Laguntzari buruzko azaroaren 16ko Foru Legeko 26. artikuluan eta uztailaren 16ko 197/2001 Foru Dekretuan xedatu bezala.

4. Ebazpen honen aurka bidezko da gora jotzeko errekurtsoa paratzea, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legeko 114 eta 115. artikuluetan eta lege hori aldatzen duen uztailaren 3ko 4/1999 Legean xedaturikoaren arabera.

5. Ebazpen hau jakinaraztea Natalia Fernández Ajona andreari, Nafarroako Botikarien Elkargo Ofizialari, José Antonio Martinicorena jaunari, Pilar Arzoz andreari, Osasun Laguntzako Zerbitzuari, Osasun Departamentuko Ikuskatzailetza eta Araubide Juridikoaren Atalari eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Farmazi Prestazioen Zerbitzuari, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko abuztuaren hogeita hiruan.-Osasun Departamentuko zuzendari nagusia, Juan Ramón Rábade Iráizoz".

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hamahiruan.-Idazkari teknikoa, José María Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: A0111918