146. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ETXARRI-ARANATZ

Ordenantzetako aldaketa

Etxarri-Aranazko Udalak, 2001eko azaroaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batez onestea erabaki zuen ondoko ordenantza fiskaletako aldaketak:

-Hirigintzako aprobetxamenduen ordenantzaren tarifan, K.P.I.ri dagokion igoera onestea.

-Ondoko ordenantzetako tarifetan % 4ko igoera onestea:

A) Ur hornidura, estolderia eta saneamenduaren tasak arautzen dituen ordenantza.

B) Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

C) Kalez kaleko salmenta arautzen duen ordenantza.

D) Musika Eskolako matrikulen igoera onestea, % 4koa izanen baita.

Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325.1.b) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, ordenantzetako tarifen onespena gertatuko da hogeita hamar eguneko jendaurreko epea igarota, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan interesa dutenek espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez baititzakete.

Etxarri-Aranatzen, bi mila eta bateko azaroaren bederatzian. Alkatea, Fernando Flores Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: A0112001