146. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z K O I E N

Ordenantza fiskaletako aldaketaren eta karga tasen onespena

Azkoiengo Udalak, 2001eko azaroaren 7ko osoko bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen, besteak beste:

1.1. 2002ko ekitaldiko zerga tasak eta lurren prezioak onestea.

I. eranskina.-Zerga tasak

1. Hirilurraren kontribuzioa: % 0,3248.

2. Landalurraren kontribuzioa: % 0,7788.

3. E.I.O.Z.: % 3,1000.

4. Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren udal indizea: % 1,1783.

5. Hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren indizeak eta karga tasak:

Urte batetik bostera bitarteko epea: 2,4.

Hamar urte bitarteko epea: 2,1.

Hamabost urte bitarteko epea: 2.

Hogei urte bitarteko epea: 2.

Hogei urtetik goiti: 2.

II. eranskina.-Udal lurren salmenta

1. El Escopar industrialdea:

"A" motako lurzatia: 1.800 metro karratu, 42,07 euro/metro karratua; gainerakoa, 32 euro/metro karratua.

"B" motako lurzatia: 1.800 metro karratu, 38 euro/metro karratua; gainerakoa, 32 euro/metro karratua.

"C" motako lurzatia: 32 euro/metro karratua.

"D" motako lurzatia: 48,08 euro/metro karratua.

2. Nekazaritzako poligonoa: 8,75 euro/metro karratua.

1.2. Zerga tasak eta lurren prezioak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legeak dioena betetzeko.

2.1. Hasiera batez onestea ondotik zehazten diren prezio publikoak eta tasak arautzen dituzten ordenantza fiskaletako aldaketak:

1.-Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.

2.-Legarra, harea eta eraikuntzako bertzelako gaiak udalerri honetako herrilurretan ateratzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

3.-Ibilgailuak eremu publikotik kendu eta ondotik altxatzeko zerbitzua emateko eskubideak eta tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

4.-Erabilera publikoko lurretan zangak ireki eta eremu publikoko zoladura edo espaloietan edozein mugimendu egitea arautzen duen ordenantza fiskalaren eranskina.

5.-Agiriak luzatu eta izapidatzeko ordenantza.

6.-Hilerriko zerbitzuak eta jarduketak eta hilerriarekin ikusteko duten bertze batzuk egiteko tasak.

8.-Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko tasak.

9.-Zoru, hegalkin eta zorupeko okupazioa arautzen duen ordenantza fiskala.

10.-Estolderiaren tasa.

11.-Ur horniduraren tasa.

12.-Musika Eskolaren tasak.

2.2. Ordenantza fiskalak aldatzeko espedientea jendaurrean edukitzea hogeita hamar egunez, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta beren eskubideen alde bidezkoak diren erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Azkoienen, bi mila eta bateko azaroaren hamaseian. Alkatea, Jesús Hilario Campo Vidondo.

Iragarkiaren kodea: a0111999