146. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C O R E L L A

I-3 sektorearen behin betiko likidazioaren kontua hasiera batez onetsirik

Udalaren Gobernu Batzordeak, aurtengo azaroaren 14an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Corellako I-3 industri sektorea birzatitzeko proiektuaren behin betiko likidazioa.

Espedientea jendaurrean egonen da, hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, interesatu guztiek espedientea aztertu eta bidezko alegazioak egin ditzaten.

Corellan, bi mila eta bateko azaroaren hamabostean. Alkate udalburua, José Javier García Arellano.

Iragarkiaren kodea: a0111998