146. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M U R U Z A B A L

2002ko zerga tasak

Udalak, 2001eko azaroaren 9an egin osoko bilkuran, honakoa erabaki zuen:

2002ko zerga tasak onestea.

Zerga tasak:

Hirilurren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,42.

Landalurren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,75.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,2 indizea.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: ehuneko 4,5.

Trakzio mekanikoko ibilgailuen zerga: tarifa ofizialak.

Herrilurren aprobetxamenduak eta errentamenduak: ehuneko 3ko igoera.

Gainbalioak: 0-5 urte: 3,3. 5-10: 3,2. 10-15: 3,1. 15- 20 urte: 3,1. Talde guztietarako zerga tasa: ehuneko 20.

Erabaki honen kontra ondoko errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Berraztertzeko errekurtsoa, Udaleko osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Muruzabalen, bi mila eta bateko azaroaren hamabian. Alkatea, Alberto Azparren Echeverría.

Iragarkiaren kodea: A0111985