146. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta bertan hala agintzen baita, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuan, 2001eko azaroaren 15eko 11:00etan, "Asociación Navarra de Mataderos y Salas de Despiece" izeneko lanbide erakundearen estatutuak aurkeztu direla (anagrama ANAMASAD). Elkarte horren lurralde eremua Nafarroa da, eta dagokion lanbide eremuak aipatu eginkizunetan jardun eta libreki eta beren borondatez elkartzea erabakitzen duten merkatari-elkarteak hartzen ditu.

Eraketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak hauek dira: Jesús Monreal Zudaire (Cárnicas Pamplona S.A.) eta Jesús Elizari Garayoa (La Protectora S.A.).

Hori guztia aditzera ematen da interesatuek jakin dezaten. Interesatuek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahal dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta zortzi eguneko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hamaseian.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: A0112140