146. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

1389/2001 FORU AGINDUA, azaroaren 16koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Ribaforadako Udal Plana 20. eremu homogeneoko U.E.4 eta U.E.5 unitateetan aldatzeko espedientea, Francisco Zardoya Gómez jaunak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Ribaforadako Udalak idazpuruan zehaztutako espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dezaten.

Ikusirik ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako adostasun txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea.

Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Behin betikoz onestea Ribaforadako Udal Plana 20. eremu homogeneoko U.E.4 eta U.E.5 unitateetan aldatzeko espedientea, Francisco Zardoya Gómez jaunak sustatua.

2. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta hilabeteko epean gehienez ere, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluei jarraikiz. Espedientearen kontra, bestalde, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, Foru Agindu hau jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

3. Foru Agindu hau Ribaforadako Udalari eta Franciso Zardoya Gómez jaunari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hamaseian.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0112144