143. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

959/2001 FORU AGINDUA, urriaren 26koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Bide berria egitea: Merkantzien geltokia/N-121/Garraioaren Hiria" izeneko proiektuko lanak adjudikatzen dituena.

Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 97. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aditzera ematen da urriaren 26ko 959/2001 Foru Aginduaren bidez honako kontratu hau adjudikatu dela:

-Kontratuaren xedea: aipatu lanak egitea.

-Adjudikatzeko modua: lehiaketa.

-Adjudikazioaren prezioa: 932.121.989 pezeta (5.602.165,98 euro).

-Adjudikazio-hartzailea: Construnavar, S.L.

Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hogeita seian.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

Iragarkiaren kodea: a0111581