143. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egunez iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, Burlatako Faustino Garralda karrikako 8ko beheitian dagoen lokala jarduera sailkatuei buruzko arautegiaren ariora "ibilgailuak konpontzeko tailerra" jarduerara egokitzeko, behean zehazten den bezala, aipatu epean egoki juzgatzen diren erreklamazioak aurkez daitezen:

Eskatzailea: Talleres Arraiz y Balda, S.L. Jarduera: ibilgailuak konpontzeko tailerra. Tokia: Faustino Garralda karrika 8-beheitia.

Burlatan, bi mila eta bateko azaroaren bederatzian. Alkatea, José Luis Góngora Setuáin.

Iragarkiaren kodea: A0111880