143. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

J A U R R I E T A

Akats zuzenketa jarduera sailkatuan

2001eko 136. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, azaroaren 9an, argitaratzera igorritako jarduera sailkatu baten iragarkiaren testuan akats bat atzeman denez, argitara ematen da berriz, oso-osorik eta behar den bezala zuzenduta.

"Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten:

Eskatzailea: S.A.T. Eaurta. Jarduera: haragitako ardien nabea (instalatzea). Tokia: 1. poligonoa, 137. lurzatia.

Jaurrietan, bi mila eta bateko urriaren hamazazpian. Alkate udalburua, José Gabriel de Andrés Esandi."

Iragarkiaren kodea: A0112090