143. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

1464/2001 EBAZPENA, urriaren 23koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Publikoaren ikuskatzaile izateko 8 lanpostu huts merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez, esleitzen dituena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak urtarrilaren 12an emandako 25/2000 Ebazpenaren bitartez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua Erakunde Autonomoan Osasun Publikoaren ikuskatzaile izateko 8 lanpostu huts merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2000ko martxoaren 1eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (27. zk.) argitaratu zen.

Epaimahaiak lehiatzaileen puntuazioaren araberako zerrenda igorri du eta, lanpostu hutsak aukeratu ondotik, horiek esleituko dira interesatuen nahi izan dutenari jarrikiz.

Hori horrela, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko egitura organikoa aldatzen duen abenduaren 26ko 604/95 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Lekualdatze lehiaketaren ondotik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Osasun Publikoaren ikuskatzaile 8 lanpostu huts ondoko izangaiei esleitzea:

-Pedro María Ascunce Arratíbel jaunari Osasun Publikoaren Institutuko lanpostu huts bat (plantillako zk.: 67065).

-María Luisa Soria Labarga andreari Burlatako Osasun Etxeko lanpostu huts bat (plantillako zk.: 67011).

-María Pilar Azcona Izco andreari Berriozar-Ultzama eskualdeko lanpostu huts bat (plantillako zk.: 67043).

-Ana Lucía San José Pascual andreari Erriberriko eskualdeko lanpostu huts bat (plantillako zk.: 67066).

-Eduardo Losarcos Escalera jaunari Pollos Iriarte hiltegiko lanpostu huts bat (plantillako zk.: 67064).

-Francisco Javier García Ullate jaunari Buñuelgo eskualdeko lanpostu huts bat (plantillako zk.: 67021).

-Jesús Miguel Blanco León jaunari Lizarrako hiltegiko lanpostu huts bat (plantillako zk.: 67067).

-Raúl González Alvarado jaunari La Protectora hiltegiko lanpostu huts bat (plantillako zk.: 67013).

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.

3. Izendatutako lehiatzaileek izendapena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epearen barrenean hartu behar dute lanpostuaren jabetza. Aipatu epean, eta behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badute, esleitu zaien lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen honen aurka errekurtso arrunta paratzen ahal da, hura jakinarazten denetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeko 114 eta 115. artikuluekin, Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legeko 64. artikuluarekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 52.2 artikuluarekin bat.

5. Ebazpen honen berri ematea interesatuei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Publikoaren Institutuko Langileriaren Kudeaketarako buruari, Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Deialdiak Izapidatzeko Unitateari, eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hogeita hiruan.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: a0111603