143. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O B E I T I

Lehiaketa, erabilera anitzetako eraikinaren proiektua prestatzeko

Berriobeitiko Udalak, 2001eko urriaren 18ko osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez, lizitaziorako deia egin du erabilera anitzetako eraikinaren proiektua prestatzeko baita eraikin horretako (Berriobeitiko kirol instalazioetako orube batean dago) saneamendu sarea eta drainatze-punpaketa berritzeko lanen aholkularitza eta laguntza kontratua adjudikatzeko. Prozedura irekia izanen da eta lehiaketa bidez adjudikatuko da. Hona hemen baldintzak:

-Kontratuaren aurrekontua (lizitazioaren hasierako prezioa): sei milioi eta bederatziehun eta hirurogei mila pezeta, BEZaren % 16 barne (41.830,44 euro, BEZaren % 16 barne).

-Lehiaketan parte hartzeko fidantza: hasierako prezioaren % 2, hau da, 139.200 pezeta.

-Proiektua prestatzeko epea: laurogeita hamar egun natural, edo eskaintzakoa, laburragoa bada.

-Proposamenen aurkezpena: eskaintzak Berriobeitiko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, 9:00etatik 14:00ak arte.

-Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren pleguan zehaztuak daude. Plegua interesatuen eskura dago.

Pleguak irekitzea eta kontratuaren adjudikazioa:

1. Dokumentazio orokorraren kalifikazioa, lizitatzaileek A eta B gutunazaletan aurkeztu dutenena: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egun baliodunean, kontratazio mahaiak dokumentazio orokorra kalifikatuko du. Bilkura hori ez da jendaurrean eginen.

2. Proposamen ekonomikoak (lizitatzaileek aurkeztutako C gutunazalekoa) irekitzea eta behin-behineko adjudikazioa: Berriobeitiko Herriko Etxeko bilkura aretoan irekiko dira, jendaurrean, A eta B gutunazalak ireki eta hurrengo zazpigarren egun baliodunean, eguerdiko hamabietan.

Klausula administratibo eta partikularren plegua eta agindu teknikoena interesatuen eskura daude Animsaren iragarki oholean. Hona hemen haren posta elektronikoko helbidea:

http://www.animsa.es/tablon-anuncios

Berriobeitin, bi mila eta bateko uztailaren seian. Alkate udalburua, José Larrañeta Ilundáin.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena:............, adinez nagusia N.A.N. zenbakia: ......., bizilekua:............., helbidea:............, jakinarazpenetarako helbidea: ........., nire izenean edo (hala bada) honako hau ordeztuz: .........., helbidea: ......., IFZ: .........., telefono zenbakia: ........., fax zenbakia: ........

Erabilera anitzetako eraikinaren proiektua prestatzeko baita eraikin horretako (Berriobeitiko kirol instalazioetako orube batean dago) saneamendu sarea eta drainatze-punpaketa berritzeko lanen aholkularitza eta laguntza kontratua adjudikatzeko, eta segurtasun eta osasun azterlana, lanen zuzendaritza teknikoa eta segurtasun eta osasun arloko koordinazioa kontratatzeko baldintzen plegua ezaguturik, obrak osorik egiteko konpromisoa hartzen dut aipatu agiriei hertsiki lotuz, eta adjudikatzen den egunetik aitzina ezarritako epearen barrenean, eta horretarako honako hau eskaintzen dut: .......... (letraz eta zenbakiz) ........... pezeta, BEZa barne, eta ondoko hauek izanik ordainsari xehekatuak:

Proiektua: ........ (letraz eta zenbakiz) ......... pezeta, BEZa barne.

Segurtasun eta Osasun azterlana: .......... (letraz eta zenbakiz) .......... pezeta, BEZa barne.

Obra zuzendaritza: .......... (letraz eta zenbakiz) ........ pezeta, BEZa barne.

Segurtasun eta Osasun arloko koordinazioa: ......... (letraz eta zenbakiz) ......... pezeta, BEZa barne.

(Eguna eta sinadura).

Berriobeitin, bi mila eta bateko azaroaren hamalauan. Alkate udalburua, José Larrañeta Ilundáin.

Iragarkiaren kodea: A0111926