143. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E I T Z A

2002erako karga-tasak

Udalak, 2001eko urriaren 26an eginiko osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraiki, erabaki hau hartu zuen:

1.-Hirilur kontribuzioa ordainarazteko % 0,43 karga-tasa finkatzea.

2.-Landalur kontribuzioa ordainarazteko % 0,64 karga-tasa finkatzea.

3.-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko, hurrengo karga-tasa zerrenda finkatzea:

a) 60.101,21 euro arteko eraikuntza, instalazio eta obrak % 2.

b) 60.101,21 eurotik 120.202,42 eurora bitarteko eraikuntza, instalazio eta obrak zein pisu bakoitzeko 120.202,42 euro bitarteko kostua duten etxebizitzak, % 3.

c) 120.202,42 eurotik 240.404,84 euro bitarteko eraikuntzak, instalazioak eta obrak, % 3,5a.

d) 240.404,84 eurotik gorako eraikuntza, instalazio eta obrak, % 4,5.

4.-Plusbaliaren gaineko zerga ordainarazteko hurrengo portzentai eta karga eskala finkatzea:

a) Portzentaiak: 5 urte bitarte, 2,75; 10 urte bitarte, 2,65; 15 urte bitarte, 2,55 eta 20 urte bitarte 2,55.

b) Karga eskala: % 14

5.-Jarduera ekonomikoen gaineko zergan 1,4 indizea finkatzea.

Erabaki honek 2002ko ilbeltzaren batean hartuko du indarra.

Erabaki honen kontra administrazioarekiko helegitea aurkezten ahal da zuzenean, Auzitegi Nagusiaren arlo bereko Sailean, bi hilabeteko epearen barnean jakinarazpen honetatik aitzina, aldez aurretik jaun alkateari helegitearen berri ematen bazaio, Administrazio Publikoaren Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 110.3 artikuluan ezarritakoak ezartzen duen gisa. Bertzenaz, hori baino lehenago eta hautara, gora jotzeko helegitea aurkez daiteke Nafarroako Administrazio Auzitegian, hilabeteko epean jakinarazpen honetatik aitzina.

Leitzan, bi mila eta bateko azaroaren hogeita hamarrean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0111894