143. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E I T Z A

Ordenantza fiskalen aldaketen hasierako onespena

Leitzako Udalbatzak, 2001eko urriaren 26an egindako osoko bilkuran, ordenantza fiskal hauen aldaketaren hasierako onespena erabaki zuen:

-Ur horniduraren gaineko tasaren ordenantza.

-Zaborren biltze eta tratamendu zerbitzuen tasaren gaineko ordenantza fiskala.

-Herrilurretako eta bide publikoko lurzoru, hegaldura eta zorupeko probetxamendu berezien tasa arautzen dituen ordenantza.

-Ibilgailuak espaloietan barna sartzeagatik, eta norberaren aparkalekuko eta edozein motatako merkatalgaiak kargatu eta deskargatzeko bide publikoa erreserbatzeagatik, diren tasa arautzen duen ordenantza.

-Agiriak luzatu eta izapidatzeagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala

-Herriko kirol instalazioak erabiltzeagatik prezio publikoak arautzeko ordenantza.

-Haurtzaindegi zerbitzua emateko prezio publikoa arautzen duen ordenantza.

Jendaurrean egoteko denbora xedatzen da, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hogeita hamar eguneko epearen barrenean, auzoek edo bidezko interesa dutenek, epe horretan, udal idazkaritzan dagoen espedientea aztertu ondoren, egokiak juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ahal ditzaten.

Leitzan, bi mila eta bateko urriaren hogeita hamarrean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0111893