143. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2001eko urriaren 29koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko biltegiko urgazle-gidari (D maila) izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian lanpostua bete gabe gelditu dela deklaratzen duena.

Eskabideak aurkezteko epea iraganik, eta izangai bakarrik ere aurkeztu ez denez, bidezko da deialdiko lanpostua bete gabe gelditu dela deklaratzea.

Deialdia 2001eko urriaren 1eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (119 zk.) eman zen argitara.

Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hogeita bederatzian.-Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

Iragarkiaren kodea: a0111552