143. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2001eko urriaren 29koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegiko laguntzaile izateko 9 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian lanpostuak bete gabe gelditu direla deklaratzen duena.

Eskabideak aurkezteko epea iraganik, eta izangai bakarrik ere aurkeztu ez denez, bidezko da deialdiko lanpostuak bete gabe gelditu direla deklaratzea.

Deialdia 2001eko urriaren 3ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (120 zk.) eman zen argitara.

Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hogeita bederatzian.-Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

Iragarkiaren kodea: a0111551