143. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M E N D I G O R R I A

Aurrekontuko aldaketa hasiera batez onetsirik

Mendigorriko Udalak, 2001eko urriaren 26an egin osoko bilkura arruntean, 2001eko aurrekontu orokor eta bakarreko 1 zenbakiko aldaketaren zuzenketa eta aurrekontu bereko 5 zenbakiko aldaketa onetsi zituen.

Honen bidez aditzera ematen da espedienteak jendaurrean egonen direla hamabost egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, interesatu guztiek erreklamazioak edo alegazioak aurkeztu ahal ditzaten.

Mendigorrian, bi mila eta bateko urriaren hogeita hamarrean. Alkate udalburua, María Asunción Fernández Izu.

Iragarkiaren kodea: A0111572