143. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R A T X E T A

Herrilurren mugapen kartografikoa

Iratxetako Kontzejuak, 2001eko urriaren 13ko bilkuran, herrilurren eta altxonbideen mugapen kartografikoari buruzko espedientea abiaraztea erabaki zuen, lurzatien berrantolamenduaren kariaz.

Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan, IV. kapituluko 2. ataleko 40. artikuluan, xedatutakoari jarraikiz, herrilurren zerrenda eta plano kartografikoak Iratxetako Kontzejuaren bulegoetan jarriko dira jendaurrean, orok ezagutu ditzan.

Interesatuek beren eskubidearen alde egoki juzgatzen duten guztia alegatzen ahal dute, idatziz eta alegazioen oinarri diren agiri guztiak erantsiz. Alegazio horiek Kontzejuaren idazkaritzan jasoko dira.

Hilabeteko epea egonen da alegazioetarako, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Iratxetako Kontzejuko iragarki oholean argitaratu eta hamabosgarren egunetik aitzina. Aipatu epea iraganik ez da agiririk ez alegaziorik onartuko.

Espedientea Iratxetako Kontzejuaren idazkaritzan dago ikusgai.

Iratxetan, bi mila eta bateko urriaren hogeita zazpian. Alkatea, José María Zabala Cepero.

Iragarkiaren kodea: A0111570