143. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U H A R T E

Zehapenen jakinarazpena

Trafikoari, Bide Segurtasunari eta Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari buruzko Legea hausteagatik Alkatetzak ezarritako zehapenak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinarazi ahal izan ez direnez, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Espedientea: 255/01. Jabea: Villanueva Díez de Ulzurrun, Javier. Matrikula: NA-4530-BC. Arau-haustearen tokia: Larrainak karrika, 4. Eguna: 2001-4-6. Ordua: 21:50. Zenbatekoa: 5.000 pezeta. Arau-haustea: 38.3 BSL; 91.2 ZEO.

Espedientea: 264/01. Jabea: Calvo Bailón, Eneko. Matrikula: NA-7862-AG. Arau-haustearen tokia: Altxutxate karrika, 8. Eguna: 2001-5-15. Ordua: 10:20. Zenbatekoa: 5.000 pezeta. Arau-haustea: 38.3 BSL; 91.2 ZEO.

Espedientea: 269/01. Jabea: Belarra Tellechea, María Begoña. Matrikula: NA-7954-AY. Arau-haustearen tokia: Larrainak karrika, 4. Eguna: 2001-5-21. Ordua: 13:00. Zenbatekoa: 5.000 pezeta. Arau-haustea: 38.3 BSL; 91.2 ZEO.

Isuna, irmo egin eta ondoko 15 egun balioduneko epearen barrenean ordaindu beharko da. Epe hori iraganik isuna ordaindu gabe, premiamendu bidez ordainaraziko da.

Zehapen horiek ezartzearen kontra, ondoko errekurtsoetariko bat aurkezten ahal da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa: zehapena eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina orobat.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Uharten, bi mila eta bateko azaroaren bortzean. Alkatea, José Iriguíbel López.

Iragarkiaren kodea: A0111525