121. ALDIZKARIA - 2001eko urriaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z K O I E N

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Antonio Mora Espejo. Jarduera: haragitarako ardi aziendaren instalazioak. Tokia: Vicaria alderdia, 11. poligonoa, 535. lurzatia.

Aditzera ematen da ukituak daudela uste dutenek euren eskubideen alde egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Azkoienen, bi mila eta bateko irailaren hamazazpian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0109865