121. ALDIZKARIA - 2001eko urriaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

SAN MARTIN UNX

E D I K T U A

San Martin Unxeko Udalak, 2001eko irailaren 17an egin osoko bilkuran, boz batez erabaki zuen hasiera batean onestea AR-3ko 1. sektoreko urbanizazio proiektua, Promociones Urtesa, S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 119. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, herritarrek eta interesatuek hura aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

San Martin Unxen, bi mila eta bateko irailaren hogeita batean. Alkatea, Javier Abete Blanco.

Iragarkiaren kodea: A0109935