121. ALDIZKARIA - 2001eko urriaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

S A N T S O L

E D I K T U A

Nafarroako Foru Komunitateak sustaturik, administrazioarekiko 501/2001 auzi-errekurtsoa paratu da Santsolgo Udalak 2001eko otsailaren 20an hartutako erabakiaren kontra. Erabaki horren bidez, atzera bota zen eta bertan behera utzi lehenago, 1998ko martxoaren 5ean, hartutako bertze erabaki bat, herrilurrak lurzati berrantolamenduan sartzeari buruzkoa. Hori hala delarik, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailak errekerimendu egin dio administrazio honi, dagokion administrazio espedientea igor dezan eta epatzeak Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1, 2. eta 4. artikuluan aurreikusitako moduan.

Santsolgo Udalak aipatu espedientea igortzea eta eskatu zaizkion epatzeak egitea erabaki zuen, 2001eko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran.

Horrexegatik bidezko da honako hau Santsolgo Herriko Etxeko iragarki oholean paratzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, interesatuek jakin dezaten, epatzen baitzaie autoetara ager daitezen Sail horretan, argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

Santsolen, bi mila eta bateko irailaren hogeian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0109934