III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
L E I T Z A
Urbanizazio proiektuaren hasierako onespena
2001eko irailaren 14ko Ebazpenaren bitartez Leitzako Alkate jaunak Iñurristako Industrialdearen urbanizazio proiektua, Leitza Lantzen, S.L. Udal Elkarteak bultzatutakoa, hasiera batean onestea erabaki zuen. Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzaren gaineko Foru Legearen 119. artikuluan adierazitakoari jarraikiz, espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamabost egun baliodunetan, herritarrek eta interesdunek hura aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.
Aditzera ematen da orok jakin dezan.
Leitzan, bi mila eta bateko irailaren hamazazpian. Alkatea, Tomas Azpiroz Alkoz.
Iragarkiaren kodea: A0109860