121. ALDIZKARIA - 2001eko urriaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z O A I N

Udal ordenantzak hasiera batean onetsirik

Orori aditzera ematen zaio Udalak ondoko zerrendan agertzen diren ordenantzetako aldaketak eta euroarekiko egokitzapena onetsi dituela, 2001eko abuztuaren 10ean egin bilkuran. Hona hemen:

Ordenantza fiskal orokorra.

Horniduraren eta saneamenduaren ordenantza.

Hiri hondakin solidoak biltzeko ordenantza.

Idazkaritzan agiriak luzatzeko tasen ordenantza.

Kontribuzio berezien ordenantza.

Herrilurren, belarren eta epaitzen ordenantza.

Lurzoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien prezio publikoen ordenantza.

Ordenantza horiek jendaurrean egonen dira hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertzen denetik aitzina.

Lizoainen, bi mila eta bateko irailaren hiruan. Alkate udalburua, Andrés Vidador Osés.

Iragarkiaren kodea: A0109442