121. ALDIZKARIA - 2001eko urriaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A N G O Z A

"Juan Francés de Iribarren" Musika Eskolako Patronatuaren estatutuen aldaketa

Zangozako Udalak, 2000ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea "Juan Francés de Iribarren" Udalaren Musika Eskolako Patronatuaren estatutuetako 23. artikulua aldatzea. Helburua da, estatutu horiek egokitzea musika eta dantza eskolen sorrera eta funtzionamendurako oinarrizko arauak ezartzen dituen abenduaren 21eko 421/92 Foru Dekretuan ezarritakora. Hona hemen kendu nahi den lerroaldea eta proposatu den testu berria:

Kendu den testua: "(.)Nafarroako Gobernutik, kasuan kasuko hitzarmenaren bitartez, jasotzen diren laguntzak. Hitzarmen hori desagertzen bada edo hartan ezarritakoa aldatzen, Zangozako Udalak Patronatua desegin ahalko du."

Proposatzen den testua: "(.)Nafarroako Gobernutik jasotzen diren laguntzak, Udal Musika Eskolen finantzaketa laguntzeko onetsi diren dirulaguntzen deialdien bitartez."

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat, aldaketari buruzko espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunetan, herritarrek eta interesatuek egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak egin ditzaten.

Zangozan, bi mila eta bateko abuztuaren hogeita zazpian. Alkatea, José Daniel Plano Izaguirre.

Iragarkiaren kodea: A0109439