121. ALDIZKARIA - 2001eko urriaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

LOS ARCOS

Xehetasun azterlana hasiera batez onetsita

Los Arcosko Udalak, 2001eko irailaren 6an egin bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea arau subsidiarioetako UA.12.1.A unitatearen xehetasun azterlana, Promociones Izagaondoa, S.L. enpresak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 119.3 artikuluan eta arlo horretan indarrean dauden gainerako xedapenetan ezarritakoa betetzeko, xehetasun azterlan hori jendaurrean egonen da hamabost (15) egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita. Interesatuek Udaleko idazkaritzan aztertu ahalko dute eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkeztu.

Los Arcosen, bi mila eta bateko irailaren zazpian. Alkate udalburua, Jerónimo Gómez Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: A0109437