121. ALDIZKARIA - 2001eko urriaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

P I T I L L A S

Alkatetzaren eskuordetzea

Eritasuna dela eta eta Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Jurudikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen 2568/86 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta harekin bat heldu diren gainerakoetan ezarritakoari jarraikiz, honako honen bidez Udaleko alkateorde Jesús M.ª Sagardoy Alli jauna eskuordetu dut, ni ongitu arte Pitillasko Alkatetza honi dagozkion eginkizunetan ari dadin.

Halaberean ebatzi dut ebazpen honen edukia Udaletxeko iragarki oholean ikusgai jartzea eta Udalbatzako kideei horren berri ematea, behar diren legezko ondorioak izan ditzan.

Pitillasen, bi mila eta bateko uztailaren hogeita bian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0109429