121. ALDIZKARIA - 2001eko urriaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Obrak gelditzeko agindua, Kaiko kalean, z.g., Sanduzelaiko S-1 sektoreko 10. lurzatian. Zehapen espedientea abiaraztea eta karguen plegua

Iruñeko Udaleko Hirigintzako eta Etxebizitzako zinegotzi delegatuak ondoko ebazpena eman zuen 2001eko uztailaren 5ean:

"Ikusirik hirigintzako diziplinako 2001/0087 espedientea, Germán León Serrano jaunari irekitakoa Sanduzelaiko B-1 unitateko S-1 sektoreko 10. lurzatian (Kaiko kalea, z.g.) obrak egiteagatik, eta ikusirik, orobat, ikuskarien nahiz teknikarien txostenak, zeinetan egitate hauek egiaztatzen baitira:

2001eko uztailaren 3an egindako ikustaldian egiaztatu da Sanduzelaiko B-1 unitateko S-1 sektoreko 10. lurzatian (Kaiko kalea, z.g.) etxebizitza eraikitzeko obrak burutzen ari direla, eta orain estalkiaren solairuko forja paratzen dihardutela, bai etxebizitzakoa bai garajekoa.

Beheko solairuko forjan dagoen zulotik beheko aldera iragaten ahal da, eta behealde horren altuera librea 1,90 metro eta 2,10 metro bitartekoa da, solairuko azalera osoa hartzen duelarik.

Zorua lurrezkoa da eta perimetro osoan bada zapata bat mugitua.

Lurzati horretan etxebizitza egiteko proiektu bat bada, 2001-237 espediente zk.arekin tramitatzen ari dena Germán León Serranoren izenean.

Horrenbeztez, ebatzi dut:

1.-Sanduzelaiko B-1 unitateko S-1 sektoreko 10. lurzatian (Kaiko kalea, z.g.) burutzen ari diren obrak berehala gelditzeko agintzea, 10/94 Foru Legearen 228. artikuluari jarraikiz. Horretarako, ebazpen honen berri emanen zaio udaltzaingoari, hala behar bada, behar diren neurri egokiak har ditzan, obrak osorik eta egiazki geldiarazteko.

2.-Zehapen espedientea abiaraztea Germán León Serrano jaunari, hura baita hirigintzako bi arau-hauste hauen ustezko erantzulea: lizentziarik gabe obrak egitea eta Sanduzelaiko Barne Erreformarako Plan Bereziak baimentzen ez duen sotoa egitea. Zehapen prozeduraren instrukzioak dakarrena gorabehera, hirigintzako arau-hauste arina eta larria dira, hurrenez hurren, eta 10/94 Foru Legearen 249.6 artikuluan xedatutakoari jarraikiz honela zehatzen ahal dira: 1.000.001 pezetatik (6010.13 euro) 10.000.000 pezeta (60101,21 euro) bitarteko isunarekin eta 50.000 pezetatik (300,51 euro) 1.000.000 pezeta (6010,12 euro) bitartekoarekin, hori guztia lege bereko 253. artikuluan xedatutakoarekin bat.

3.-10/1994 Foru Legea partez garatzen duen 85/1995 Foru Dekretuaren 73.3 artikulua aplikatuz, Nekane Agreda Arróniz, Hirigintza eta Etxebizitza Alorreko letradua, irekitako espedientearen instruktore izendatzea. Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/92 Legearen 29. artikuluak 28. artikuluaren gainean xedatzen duenari jarraikiz, interesatuek errefusatzen ahalko dute izendatutako instruktorea.

4.-Instruktoreak prestaturiko karguen plegua administrazio prozedura zehatzaileari eranstea, hartan argitzen baitira ekintzak, ustezko arau-haustea eta, horrela behar badu, dagokion zehapena. Karguen plegua jasotzen denetik hamabortz eguneko epean, interesatuek beren eskubideen defentsan egoki juzgatzen dutena alega eta aurkez dezakete.

5.-Sotoa eraitsi eta berriz betetzeko espedientea abiaraztea, obra hori legeztaezina baita. Interesatuak hamabortz eguneko epea du, ebazpen hau jaso eta biharamunetik hasita, bere eskubideen defentsan egoki juzgatzen duena alegatu eta aurkezteko.

Ebazpen honetako lehenengo puntuaren aurka, errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, hautara:

-Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik; edo, bertzenaz,

-Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) egun indarra duen Legearen 59.4 eta 59.5 artikuluetan eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoa betez, eta izan daitezkeen interesatu ezezagunetzat, legez saiatuta ere jakinarazpena egin ahal izan ez zaienentzat, jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, bi mila eta bateko abuztuaren hogeita hamaikan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

"Ikusirik hirigintzako diziplinako 2001/0087 espedientea, Germán León Serrano jaunari irekitakoa Sanduzelaiko B-1 unitateko S-1 sektoreko 10. lurzatian (Kaiko kalea, z.g.) obra legeztaezinak egiteagatik; kontuan hartuz aurretik buruturiko jarduketak eta espedienteko txostenak; eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legea partez garatzen duen 85/1995 Foru Dekretuaren 74.1 artikuluak aurreikusitakoa betez, instruktorea naizen aldetik, karguen plegu hau aurkezten dut:

Karguen plegua

Lehenengoa.-Espedienteko txostenetan jasotakoari jarraikiz, soto bat egiten ari dira ez Barne Erreformarako Plan Bereziak ezta xehetasun azterlanak ere baimentzen ez dutena. Lizentzia tramitean dago oraindik.

Bigarrena.-Aipatu egitateak hirigintzako bi arau-hauste izan daitezke, espedientea abiarazteko ebazpenean ohartarazi moduan, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legearen 248.10 eta 249.6 artikuluetan xedatu legez; izan ere soto bat egiten ari baitira lizentziarik gabe, eta legeztaezina da Barne Erreformarako Plan Bereziaren zehaztapenen kontrakoa delako.

10/94 Foru Legearen 253. artikuluan 246.aren gainean xedatutakoari jarraikiz, bi isun ezar daitezke, zehapen espedientean aipatu kopuruetakoak.

Hirugarrena.-Kasu honetan badira erantzukizuna aldarazten ahal duten inguruabarrak, ondokoak:

Sorturiko kalte fisikoaren tamaina txikiagoa da, eta horrek erantzukizuna apaltzen du Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legearen 255.3c) artikuluari jarraikiz.

Eremua lehengoratzeko zailtasun teknikoa txikiagoa da, eta horrek erantzukizuna apaltzen du Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legearen 255.3d) artikuluari jarraikiz.

Bosgarrena.-Arau-haustearen mota eta maila ikusita, bi zehapen ezartzea proposatzen da, bata 100.000 pezetakoa (601,01 euro), lizentzirik gabe obra egiteagatik, eta bertzea 2.000.000 pezetakoa (12020,24 euro), Planak baimentzen ez duen obra bat izateagatik.

Seigarrena.-Ustezko erantzuleari jakinaraztea espedientea ebazteko organo eskuduna Hirigintzako eta Etxebizitzako zinegotzi delegatua dela, Alkatetzaren 1999ko uztailaren 5eko xedapenak ondokoak aintzat hartuz xedatutakoari jarraikiz: Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 21.1.k. artikulua eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 13.a, azken lege horrek Amdinistrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu baitzuen

Zazpigarrena.-Lurraldearen Antolamenduari eta Hiririgintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduko (apirilaren 3ko 85/1995 Foru Dekretua) 74.1 artikuluak xedatutakoari jarraikiz, hamabortz egun baliodunetan, kargu plegu hau jaso eta biharamunetik aitzina, erantzuleak bere eskubideen alde bidezko juzgatzen dituen agiri nahiz informazioak aurkeztu eta alegazio nahiz probak proposatzen ahal ditu, Iruñeko Udaleko erregistro orokorrean idazkia aurkeztuz. Espedientea aztertzeko eskubidea izanen du.

Aipatu epea iraganik eta aurkeztutako alegazioak ikusita, behin betiko ebazpena emanen da.

Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren hogeita hiruan. Instruktorea, Nekane Agreda Arróniz.

Iragarkiaren kodea: A0109361