121. ALDIZKARIA - 2001eko urriaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z U B I E T A

2001eko Aurrekontua

Zubietako Udalak, 2001eko abuztuaren 3an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2001eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluari jarraituz, aurrekontu hau jendaurrean egonen da 15 egun baliodunez udal idazkaritzan, nahi duenak aztertu eta bidezkotzat jotzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.

Ez bada erreklamaziorik egiten, onetsitako aurrekontua behin betikotzat joko da eta haren laburpena argitaratzeko tramitea bete.

Zubietan, bi mila eta bateko abuztuaren zortzian. Alkatea, Venancio Baleztena Santesteban.

Iragarkiaren kodea: A0108563