121. ALDIZKARIA - 2001eko urriaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

EBAZPENA, 2001eko uztailaren 30ekoa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Egitura eta Elikagai Industrien zuzendari nagusiak emana, "Berrueta-Behitegia" izeneko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietatea, 5.926 (238 NA), deuseztatzeko erabakia Nafarroako Erregistro Liburuan inskribatzea agintzen duena.

Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateak arautzen dituen abuztuaren 3ko 1776/1981 Errege Dekretuarekin, hura garatzen duen 1982ko irailaren 14ko Aginduarekin, Estatuko Administrazioaren eginkizunak eta zerbitzuak, Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen arlokoak, Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzeari buruzko abenduaren 18ko 2654/1985 Errege Dekretuarekin, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendi Departamentuari eskualdaturiko eginkizunak eta zerbitzuak atxikitzeari buruzko otsailaren 7ko 40/1986 eta Nafarroako Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroa sortu zuen otsailaren 28ko 71/1986 Foru Dekretuekin bat, eta Nekazaritzako Elikagai Industrien eta Elikaduraren Zerbitzuaren adostasun txostena ikusirik;

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1999ko irailaren 13ko Foru Aginduaren bidez esleitu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Berrueta-Behitegia" izeneko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietatea, 5.926 (238 NA), erantzukizun mugatukoa eta egoitza Etxarri-Aranatzen duena, deuseztatzeko erabakia Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroan inskribatzeko agindua ematea. Erabaki hori 2001eko ekainaren 18an bazkideek egindako Aparteko Batzar Nagusian hartu zen.

2. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedaturikoarekin bat (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua).

3. Ebazpen honen berri ematea Nafarroako Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroari, Estatuko Administrazioari eta interesatuari, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartaraztea inskripzioaren laburpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera bidali beharko dela argitara emateko eta hirugarrenek haren berri izan dezaten.

Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren hogeita hamarrean.-Zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Iragarkiaren kodea: A0109781