121. ALDIZKARIA - 2001eko urriaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den jarduerari buruzko espedientea, jarduerak ukitutakoek aipatu epean bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Madera Viva, Exclusivas en Mueble, S.L. Jarduera: altzarien eta apaingarrien salerosketa eta banaketa (legeztatzea). Tokia: Noain-Elortzibarko Talluntxe I industrialdeko 942 eta 652. lurzatiak.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta bateko irailaren hogeita bostean. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: a0110040