118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

173/2001 FORU DEKRETUA, ekainaren 25ekoa, behin-behineko izena "Estella" izanen duen Bigarren Hezkuntzako Institutua sortzen duena, Lizarrako "Tierra Estella" Bigarren Hezkuntzako Institutuko hainbat ikasketa bereiztearen ondorioz.

Berariazko Lanbide Heziketaren ezarpena aurrera doan heinean irakaskuntza mota hori ematen duten Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan gero eta premia bereziagoak sortu dira antolakuntzaren eta pedagogiaren arloan.

Premia horiek argi azaldu dira LOGSE aurretik Lanbide Heziketa eman duten ikastetxeetan, zeinek Foru Komunitateko Hezkuntza Sistema berrantolatu zenean Bigarren Hezkuntzako beste ikastetxe batzuekin bat egin baitzuten, Foru Komunitateko ikastetxeen sarea berrantolatzeko arauak eman zituen martxoaren 13ko 69/1995 Foru Dekretuak (1995-4-7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), martxoaren 13ko 150/1996 Foru Dekretuak (1996-4-8ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) aldatu zuenak xedatutakoari jarraikiz.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak, ikastetxe horietako heziketa zikloen ezarpena sendotu ondoren, erabaki du Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzetatik Berariazko Lanbide Heziketako irakaskuntza bereiztea, Batxilergo Teknologikoa salbuetsiz.

Neurri horrekin Berariazko Lanbide Heziketako ikastetxeak lan mundura bideratu nahi dira, lan arloko eskakizun eta aldaketei erantzuteko gai izanen den kudeaketa autonomo eta malgurako oinarriak jarriz.

Lizarrako "Tierra Estella" B.H.I., "Oncineda" institutua eta Lizarrako Lanbide Heziketako Institutu Politeknikoa bat egitetik sortua, une honetan aipatu baldintzetan dago eta, beraz, Hezkuntza Sistemaren helburuak hobeki betetze aldera, bidezkoa da Institutu horretatik Berariazko Lanbide Heziketako irakaskuntza eta Batxilergo Teknologikoa bereiztea.

Otsailaren 10eko 24/1997 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako institutuen Erregelamendu Organikoa onesten baitu (1997-3-14ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), bere 2. artikuluan xedatzen du Nafarroako Gobernuak sortu eta kenduko dituela, Foru Dekretuz, Bigarren Hezkuntzako institutuak, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak aurrez hala proposaturik.

Espedientearen gaineko txostena Hezkuntzako Batzorde Nagusiak/Nafarroako Eskola Kontseiluak eman du eta irakasleen ordezkari sindikalei horren berri eman zaie.

Horrenbestez, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko ekainaren hogeita bosteko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. 2001eko uztailaren 1eko ondorioekin, honako datu hauek dituen Bigarren Hezkuntzako institutu hau sortzea:

Behin-behineko izena: "Estella".

Araubidea: egunekoa.

Helbidea: San Pol kalea, 8.

Herria: Lizarra.

Probintzia: Nafarroa.

Titularra: Hezkuntza eta Kultura Departamentua.

Hezkuntza eskaintza:

-Batxilergo Teknologikoa

-Erdi mailako heziketa zikloak: Merkataritza, Mekanizazioa, Hotz, Girotze eta Bero instalazioak jarri eta mantentzea eta Erizaintzako Zainketa Lagungarriak.

-Goi mailako heziketa zikloak: Industri ekipoen mantenimendua, Administrazioa eta Finantzak, eta Informatika Sistemen Administrazioa.

-Lanbide hastapeneko programak: Etxebizitzen instalazio elektrikoetako langilea.

-Berariazko lanbide hastapeneko programak: Elektrizitatea, Elektronika, Zurgintza eta Altzarigintza.

-Goi mailako zikloetan sartzeko prestakuntza ikastaroa.

Eskaintza hau aldatzen ahal du Hezkuntza eta Kultura Departamentuak, hezkuntzaren plangintzaren arabera.

2. artikulua. Lizarrako "Tierra Estella" Bigarren Hezkuntzako Institutuak izen berarekin segituko du, eta lehengo helbidearekin: Remontival, 7, Lizarra. Ikastetxe honetan ikasketa hauek emanen dira:

-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (CEU eta Aniztasuna barne).

-Natur eta Osasun Zientzietako, eta Giza eta Gizarte Zientzietako Batxilergoak.

3. artikulua. "Tierra Estella" BHIko irakasleek lehentasuna izanen dute, titular direneko espezialitatearen arabera, zein arlo eta irakasgaitan gaituak dauden, horiexek emateko sortu berri den "Estella" BHIn, ikastetxe honetan behin betiko destinoko irakasle espezialistak ez dauden bitartean.

4. artikulua.

4.1. "Tierra Estella" BHIko bereizketak ukitzen dituen langileak eta behin betiko destinoa bertan dutenak sortu berri den "Estella" BHIri atxikiko zaizkio. Ukitutako langileen zerrenda Foru Dekretu honen I. Eranskinean ageri da.

4.2. Langile horiek "Estella" Bigarren Hezkuntzako Institutu berriari atxikitzeak 2001eko irailaren 1etik aurrera izango du eragina. Atxikipen horrek ez die langile ukituei "Tierra Estella" Bigarren Hezkuntzako Institutuan zuten antzinatasuna galaraziko.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.-Hezkuntza eta Kultura kontseilariari ahalmena ematen zaio Foru Dekretu honetan xedatutakoa garatu eta betetzeko behar diren xedapen guztiak emateko.

Bigarrena.-Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hogeita bostean.-Nafarroako Gobernuko Lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

I. ERANSKINA

"Estella" BHI berriari atxikitako irakasleen zerrenda

N.A.N. DEITURAK ETA IZENA K I D E G O A E S P E Z I A L I T A T E A

15.779.544 Sánchez Lumbier, M.ª Carmen Bigarren Hezkuntzako irak. Enpresen administrazioa

85.026.786 Jiménez Etayo, Juan Andrés Bigarren Hezkuntzako irak. Enpresen administrazioa

72.664.166 Goñi Arrieta, M.ª Victoria Bigarren Hezkuntzako irak. Enpresen administrazioa

15.836.282 Arricibita Antoñanzas, Javier L.H.ko irak. teknikoak Ekipo elektronikoak

18.202.228 Azpilicueta Arróniz, Martín José L.H.ko irak. teknikoak Ekipo elektronikoak

29.149.399 Loitegui Zugasti, Ana M.ª Bigarren Hezkuntzako irak. Lanerako prestakuntza eta orientazioa

15.775.856 Alfaro Reyes, Alberto L.H.ko irak. teknikoak Ekipo termikoen instalazioak eta mant.

18.200.406 Urra Otermin, Fermín L.H.ko irak. teknikoak Ekipo termikoen instalazioak eta mant.

72.613.771 Belloso Arriete, José Manuel L.H.ko irak. teknikoak Instalazio elektroteknikoak

15.731.397 Lana Oyarzun, Alejandro L.H.ko irak. teknikoak Makinen mekanizazio eta mantenimendua

16.457.896 Amo Esquide, Fco. Javier L.H.ko irak. teknikoak Makinen mekanizazio eta mantenimendua

15.791.427 Martínez Cía, Pedro L.H.ko irak. teknikoak Makinen mekanizazio eta mantenimendua

15.778.055 Zubicoa Ventura, Jesús L.H.ko irak. teknikoak Makinen mekanizazio eta mantenimendua

15.796.553 Ederra Díez, Fernando L.H.ko irak. teknikoak Makinen mekanizazio eta mantenimendua

15.738.887 Lana Oyarzun, José Javier Bigarren Hezkuntzako irak. Fabr. mekanikoaren antolam. eta proiek.

15.769.926 Aspurz Barberena, Nicasio J. Bigarren Hezkuntzako irak. Fabr. mekanikoaren antolam. eta proiek.

14.926.026 Del Castillo Echepare, Rosario L.H.ko irakasle teknikoa Merkataritzako prozesuak

15.827.150 Larraz del Arco, M.ª Teresa Bigarren Hezkuntzako irak. Osasun eta laguntza prozesuak

15.759.180 Palacios Resano, Emilio Bigarren Hezkuntzako irak. Sistema elektronikoak

15.832.028 Urra Velasco, Luis Miguel Bigarren Hezkuntzako irak. Sistema elektronikoak

15.853.866 García de Eulate García de Eulate, Luis Bigarren Hezkuntzako irak. Sistema elektronikoak

15.771.005 Paternain Suberviola, M.ª Asunción * Bigarren Hezkuntzako irak. Psikologia eta pedagogia

(*) Irakasle honek behin betiko destinoa "Estella" BHI berrian du eta lanaldia "Tierra Estella" BHIan osatuko du.

"Estella" BHI berriari atxikitako irakasleez besteko langileen zerrenda

N.A.N. DEITURAK ETA IZENA LANPOSTU ZENBAKIA L A N P O S T U A

15.803.338 Sagasti Portillo, María Nieves 34154 Administrari ofiziala

15.805.346 Urra Berrueta, María José 34646 Administrari ofiziala

15.778.220 Lacarra Lanz, Laura 36058 Eskolazaina

15.773.323 San Martín Ruiz, Inés 33274 Mandataria

Iragarkiaren kodea: A0107160