11. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z A R R A

Ordenantzaren hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2000ko azaroaren 2an eginiko osoko bilkuran, onetsi zuen:

Lizarrako Hiriko esparruan, "ikastetxeetako eraikinetan", eta balio historiko-artistiko handia duten eraikinetan egin beharreko obrak arautzen dituen udal ordenantza hasiera batez onestea.

Espedientea jendaurrean paratuko da 30 eguneko epean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, eta espedientea Ogasun bulegoan izanen da interesatuen eskura, interesatuek egoki jotzen dituzten erreklamazioak, eragozpenak eta oharrak aurkez ditzaten.

Lizarran, bi milako abenduaren hogeita zortzian. Alkatea, Josefina Bozal Bozal.

Iragarkiaren kodea: A0100636