11. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A R A Ñ A I N

Udalaren menpeko eraikinak garbitzeko kontratua esleitzeko lehiaketa

Gobernu Batzordeak, hilabete honetako 3an egin bilkuran hartutako erabakiaren bitartez, Udalaren menpeko eraikinak garbitzeko kontratua esleitzeko lehiaketarako baldintzen plegua onetsi du, urteko 54.865.632 pezetatan, BEZa barne.

Eskaintzak Udalaren erregistro orokorrean aurkeztu ahalko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hogeita sei egun naturaleko epean, baldintzen pleguari jarraikiz aurkeztu ere. Aipatu plegua udal bulegoetan dago eta interesatuei haren kopia eskuratuko zaie.

Barañainen, bi mila eta bateko urtarrilaren hamarrean. Alkatea, Joaquín Olloqui Osés.

Iragarkiaren kodea: A0100519