11. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U T E R G A

Karga-tasak onetsirik

Utergako Udalak, 2000ko azaroaren 16an egindako osoko bilkuran, karga-tasa hauek aplikatzea erabaki zuen:

1.-Lurraren gaineko kontribuzioa.

Karga-tasa hauek aplikatuko dira, 2001eko ekitaldiko aldi bakoitzerako.

1.1.-Hirilurrentzat, 0,45 izanen da karga-tasa.

1.2.-Landalurrentzat, 0,8 izanen da karga-tasa.

2.-Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga.

% 4ko tasa aplikatuko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak sor ditzan.

Utergan, bi mila eta bateko urtarrilaren zortzian. Alkate udalburua, Miguel Iriarte Izcue.

Iragarkiaren kodea: A0100515