11. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

P I T I L L A S

2001. urteko ekitaldiko zergen eta kontribuzioen karga-tasak onetsirik

Pitillasko Udalak, 2000ko abenduaren 20an egindako osoko bilkuran, erabaki hauek hartu zituen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean xedatuarekin bat:

1) Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko karga-tasa finkatzea: exekuzio materialaren aurrekontuko % 4.

2) Hirilurraren gaineko kontribuzioaren urteko karga-tasa finkatzea: % 0,261.

3) Landalurraren gaineko kontribuzioaren urteko karga-tasa finkatzea: % 0,8.

4) Hirilurren balio igoeraren gaineko zergan balio igoera zehazteko, 2/95 Foru Legeko 175. artikuluak adierazten duen tramo bakoitzeko gutxieneko ehunekoa aplikatuko da; karga-tasa % 8 izanen da.

5) Jarduera ekonomikoen gaineko zergan, 2/95 Foru Legeko 154. artikuluan ezarritako indizeetatik honako hauei eutsiko zaie:

-Herrigunean egiten diren jardueretan, 1,4.

-Herrigunean egiten ez diren jardueretan, 1,38.

6) Erabaki hauek 2001eko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak sor ditzan; erabaki horien aurka Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratu ahalko da, zuzenean, Administrazioarekiko Auzien jurisdikzio organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina; edo, aurretiaz eta nahi izanez gero, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aitzina. Era berean, nahi izanez gero eta beste edozein errekurtso baino lehen, berraztertzeko errekurtsoa, egintza hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Pitillasen, bi milako abenduaren hogeita zortzian. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0100514