11. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

SAN ADRIAN

Hasierako onespena, San Adriango arau subsidiarioetako aldaketa puntualari

San Adriango Udalak, 2001eko urtarrilaren 12ko osoko bilkuran, legeak eskatutako quorumarekin, ondoko erabakia hartu zuen, besteak beste:

"Hasiera batez onestea San Adriango Planeamenduko arau subsidiarioetako aldaketa puntuala 568,574 eta 575 herri lurzatietan eta 552, 555, 556, 557, 558, 559, 560, 561, 562, 563, 564, 565, 566, 567, 569, 570, 571, 572 eta 573 jabetza partikularreko lurzatietan (Pontigóneko dermioa, 1. poligonoa), Udalak sustatutako eta EIN, S.L. enpresak egindako proiektuan azaltzen den bezala.

Espedientea jendaurrean jartzea, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako egunkarietan iragarkia jarriz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 115-2 artikulua betez."

San Adrianen, bi mila eta bateko urtarrilaren hamabostean. Alkate udalburua, Jesús Angel Mendaza Marrodán.

Iragarkiaren kodea: A0100495