11. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z K O I E N

Hasierako onespena 2000ko aurrekontuko aldaketari

Azkoiengo Udalak, 2000ko azaroaren 22an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2000ko aurrekontu orokor eta bakarrari eginiko aldaketa. Hona hemen:

Kreditu gehikuntza: Plaza Bajada Escuelas (4321- 60101). Zenbatekoa: 4.000.000 pezeta.

Hori guztia 1999. urteko Diruzaintzako gerakinaren kontura (87000). Zenbatekoa: 4.000.000 pezeta.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunetan, Udal idazkaritzan, herritarrek eta interesa dutenek epe horretan hura aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, espedientea behin betikoz onetsitzat emanen da, aurreko lerroaldean zehaztutako epea iragan ondoren.

Azkoienen, bi milako abenduaren batean. Alkate udalburua, Jesús H. Campo Vidondo.

Iragarkiaren kodea: A0011361