11. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L O D O S A

E D I K T U A

Udalak, 2000ko azaroaren 30ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi du "Lodosako (Nafarroa) Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala" dokumentua, Ibón Martínez Romero jaunak sustatua eta Florentino Fernández Galarreta nekazaritzako ingeniariak idatzia. Lodosan 2000ko irailean egina, 2000-10-06an ikus-onetsi zen Aragoi, Errioxa, Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritzako Ingeniarien Elkargo Ofizialean, 2378 zenbakiarekin, eta haren xedea da lurzoruaren kategorizazioa aldatzea, lurzoru urbanizaezin gisa sailkatutako lursail batzuei dagokienez. Lursail horiek, iparraldetik, hirigunetik Mendabiarantz doan NA-134 (Ebroren ardatza) errepidearekin egiten dute muga; Hegoaldetik, Ebro ibaiarekin; Ekialdetik, hiri lurzoruarekin eta mendebaldetik amildegi batekin. Helburua da nekazaritzarako produkzio handiko lurzoru edo lurzoru generiko izatetik -hala baitira egun- nekazaritzako edo abeltzaintzako produkzio ertaineko lurzoru izatera pasatzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 108, 115 eta 127. artikuluekin bat. Horrez gain, xedatu da ukitutako jabe partikularrei erabakiaren berri ematea eta espedientea jendaurrean jartzea, erregelamenduari jarraikiz.

Espedientea jendaurrera aterako da, hilabetez, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Lodosan, bi milako abenduaren batean. Alkate udalburua, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: A0011357