11. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

FORU AGINDUA, 2001eko urtarrilaren 22koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, 2000ko irailaren 6ko Foru Aginduko 29. artikulua berriro aldatzen duena. Foru Agindu horren bidez hauteskundeak deitu ziren Nafarroan eligakaien kalitatezko deituren Kontseilu Arau-emaileak berritu edo eratzeko.

2000ko abenduaren 11ko Foru Aginduaren bidez 2000ko uztailaren 24ko Foru Aginduko 29. artikulua aldatu zen. Foru Agindu horren bidez hauteskundeak deitu ziren Nafarroan eligakaien kalitatezko deituren Kontseilu Arau-emaileak berritu edo eratzeko. Aldaketa horren funtsa zen entitate juridiko pertsonalitatedun eta gabekoen eta ondasun erkidegoen izenean eta haien ordezkaritzaz bozkatzeko eskubidea duten pertsona fisikoei betebehar eta froga batzuk eskatzea, ezarri den epe laburrean kasu batzuetan nekez lortzen ahal direnak.

Horrenbestez, bozkatzeko eskubidea ahalik eta gehien errazteko, segurtasun juridikoa mantenduz, bidezko da 2000ko abenduaren 11ko Foru Agindua indargabetzea.

Horrenbestez, Nekazaritzako Elikagai Industrien eta Elikaduraren Zerbitzuak proposaturik,

AGINDU DUT:

1. artikulua. 2000ko abenduaren 11ko Foru Agindua indarrik gabe uzten da. Foru Agindu horren bidez 2000ko uztailaren 24ko 29. artikulua aldatu zen. Azken Foru Agindu honen bidez hauteskundeak deitu ziren Nafarroan eligakaien kalitatezko deituren Kontseilu Arau-emaileak berritu edo eratzeko.

2. artikulua. 2000ko uztailaren 24ko Foru Aginduko 29. artikuluari bigarren lerroalde bat erantsiko zaio, eduki hau izanen duena: "Hautesleak, pertsona juridiko baten ordezkari baldin bada, gainera, jatorrizko agiri bat aurkeztu beharko du, haren izenean diharduela frogatzen duena. Agiri hori mahaiburuaren esku geldituko da eta honek botoen aktari erantsiko dio."

AZKEN XEDAPENA

Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita bian.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A0100780