11. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I Z A B A

Izabako Udal Planeko R3B unitatearen xehetasun azterlana hasiera batez onetsirik

Izabako Udalak, 2000ko irailaren 29an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Izabako Udal Planeko R3B unitatearen xehetasun azterlana, José María Artaso Senosiáin jaunak sustatua, Promociones Artaso Dos, S.L.ren izenean.

Aditzera ematen da orok jakiteko, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 119.3 artikuluan xedatua betetzeko. Interesatu guztiek espedientea aztertu eta alegazioak aurkeztu ahal dituzte, hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Izaban, bi milako urriaren bederatzian. Alkate udalburua, Angel Luis de Miguel Barace.

Iragarkiaren kodea: A0011021