11. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

295/2000 FORU AGINDUA, abenduaren 29koa, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak emana. Pezeta eta eurotako 180. ereduak onesten ditu. Eredu horien bidez, hiri higiezinen errentamendu edo azpierrentamenduaren ondoriozko errenta edo etekin batzuei dagozkien atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena eginen da; atxikipenak eta konturako sarrerak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko, Sozietateen gaineko eta Egoitza ez dutenen Errentaren gaineko (finkagune iraunkorra) Zergetakoak dira. Aldi berean, aipatu 180. ereduen barneko orriak ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriekin ordezkatzeko diseinu fisiko eta logikoak ere onetsi dira.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legeak eta maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduak berrikuntza garrantzitsua egin dute aipatu Zergan, baina funtsean aurreko arautegian bezalatsu utzi dira atxikitzailearen edo konturako sarrera egin behar duenaren betebehar formal eta materialak, hots, aitorpen aldiari dagozkion atxikitako kopuruen edo kontura eginiko sarreren aitorpenari eta sarrerari buruzko betebeharrak.

Ekonomi eta Ogasun kontseilariak azaroaren 4an emandako 226/1998 Foru Aginduak 180. eredua onetsi zuen, hiri higiezinen errentamenduaren ondoriozko etekinei dagozkien Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko eta Sozietateen gaineko Zergen atxikipenen eta konturako sarreren urteko aitorpena egiteko. Aldi berean, aipatu ereduaren barneko orriak ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriekin ordezkatzeko diseinu fisiko eta logikoak ere onetsi zituen.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduko 90.5 artikuluak eta urriaren 13ko 282/1997 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamenduko 40.6 artikuluak ahalmena ematen diote Ekonomi eta Ogasun kontseilariari, hurrenez hurren, errenta mota bakoitzerako aitorpen ereduak ezartzeko eta aitorpena eta dirusarrera zein modu eta tokitan egin behar diren zehazteko. Egoitzarik ez dutenen Errentaren gaineko Zergari dagokionez, Zerga hori arautzen duen abenduaren 9ko 41/1998 Legearen azken xedapenetako bigarrenak ahalmena ematen dio Ekonomi eta Ogasun Ministroari, Zerga horren konturako ordainketen aitorpen ereduak eta aurkezteko modu, toki eta epeak onesteko. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduko azken xedapen bakarrak ahalmena ematen dio aipatu Ministroari hura aplikatzeko beharrezkoak diren xedapenak eman ditzan.

Estatuak eta Nafarroako Foru Komunitateak 1990eko uztailaren 31n egindako hitzarmen ekonomikoak, 1997ko urriaren 28ko Akordioaren ondorioz egin zen aldaketaren ondoren, eskumena ematen dio Nafarroari, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko eta Sozietateen gaineko Zergen esparruan, egoitza ez dutenek lorturiko zenbait errentaren gaineko ordainarazpenerako.

Halaber, aipatu Hitzarmenaren 3. artikuluko 1. zenbakiko b) letrak ezartzen du Estatuak arautuko dituela zergak, zeinetan subjektu pasiboa, zergadun edo ordezko gisa, Estatuko zerga antolamenduaren arabera Espainian egoitza ez duen pertsona fisikoa edo nortasun juridikoa duen edo ez duen entitatea baita.

Gainera, Foru Agindu honen bidez onetsi diren aitorpen ereduak Europako moneta bakarra -euroa- erabiltzeko egokitu dira (Espainiak 1999ko urtarrilaren 1ean harturiko erabakia). Horrela, Foru Agindu honen bidez, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak, euroa sartzeari buruzko abenduaren 17ko 46/1998 Legearen 33. artikuluan ageri den legezko gaitzearen arabera, eurotan eginen den urteko laburpenaren 180. eredua onetsi du eta, horrekin batera, zergadunek erabili ahal izateko baldintza eta egoerak.

Azkenik, pezeta eta eurotako 180. ereduen hartzaileen barneko orriak ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriekin ordezkatzeko baldintzak eta diseinu fisiko eta logikoak ere onetsi dira.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36.2.b.) artikuluaren arabera, kontseilariek, beren departamentuko eskumenei dagokienez, Foru Agindu bidez erregelamendu ahalmena erabili ahalko dute.

Horrenbestez, ahalmen hori erabiliz,

AGINDU DUT:

Lehenengoa.-Pezeta eta eurotako 180. ereduak onestea.

1. Pezeta eta eurotako 180. ereduak onetsi dira: "Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko, Sozietateen gaineko eta Egoitza ez dutenen Errentaren gaineko (finkagune iraunkorra) Zergak. Atxikipenak eta konturako sarrerak. Hiri higiezinen errentamendu edo azpierrentamenduaren ondoriozko zenbait errenta edo etekin. Urteko laburpena". Eredu horiek Foru Agindu honen I eta II. eranskinetan ageri dira eta dokumentu hauek osatzen dute:

a) Laburpen orria, bi ale izanen dituena, bata Administrazioarentzat eta bestea interesatuarentzat.

b) Barneko orriak, hartzaileen zerrenda azalduko dutenak; horietako bakoitzak bi ale izanen ditu, bata Administrazioarentzat eta bestea interesatuarentzat.

2. Pezetatan den 180. eredua -Foru Agindu honen I. eranskinean ageri dena- erabili beharko dute urteko laburpenaren ekitaldiari dagozkion ordainketa-gutunen hileko 960. eta hiruhileko 959. ereduak (pezetatan) aurkeztu dituzten zergadunek.

3. Eurotan den 180. eredua -Foru Agindu honen I. eranskinean ageri dena- erabili beharko dute urteko laburpenaren ekitaldiari dagozkion ordainketa-gutunen hileko 960. eta hiruhileko 959. ereduak (eurotan) aurkeztu dituzten zergadunek.

Bigarrena.-Ordenagailuak zuzenean irakur dezakeen euskarriaren diseinu fisiko eta logikoak onestea. Pezeta eta eurotako 180. ereduak.

1. Foru Agindu honen III. eranskinean ageri diren diseinu fisiko eta logikoak onesten dira. Horien araberakoak izanen dira ordenagailuak zuzenean irakur ditzakeen euskarriak, pezeta eta eurotako 180. ereduetan ageri den hartzaileen zerrendako barneko orrien ordez aurkeztu ahal izateko.

2. Ordenagailuak zuzenean irakur dezakeen euskarrian aurkeztu beharko dira 25 hartzaile baino gehiago biltzen dituzten urteko aitorpenak. Gainerakoetan aukerakoa izanen da ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian aurkeztea.

3. Atxikipenen eta konturako dirusarreren urteko aitorpenak ordenagailuak zuzenean irakurtzeko euskarrian aurkeztu nahi badira, banakako eran edo multzoan egin ahalko da, kontuan harturik artxiboan atxikitzaile edo konturako sarrera egin behar duen bakar baten datuak ageri diren, lehenengo kasuan, edo batenak baino gehiagorenak, bigarrenean.

Hirugarrena.-180. ereduak aurkeztu behar dituztenak.

180. ereduak erabili beharko dituzte hiri higiezinen errentamendu edo azpierrentamenduaren ondoriozko errenta edo etekin batzuei dagozkien atxikipenak edo konturako sarrerak egin behar dituzten subjektuek; zehazki, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko, Sozietateen gaineko eta Egoitza ez dutenen Errentaren gaineko (finkagune iraunkorra) Zergei loturiko zergadunek lortzen dituzten errenta edo etekinak, baldin eta atxikipena egin beharra duen pertsona edo entitateak helbide fiskala Nafarroan badu.

Laugarrena.-Pezeta edo eurotako 180. ereduak aurkezteko tokia eta epea. Paper inprimatuan edo ordenagailuak zuzenean irakurtzeko euskarrian aurkeztuko dira.

Pezeta edo eurotako 180. ereduaren aurkezpena, bai inprimakian bai ordenagailuak zuzenean irakurtzeko euskarrian, urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik otsailaren 20ra bitarte eginen da, Ekonomi eta Ogasun Departamentuan. Eredu horrek azalduko ditu atxikipenen eta konturako dirusarreren urteko aitorpena eta erantsi behar diren agiri guztiak. Atxikipen eta konturako dirusarrera horiek guztiak, jakina, aurreko urtekoak dira.

Bosgarrena.-Ordenagailuak zuzenean irakur ditzakeen euskarriak, pezeta edo eurotako 180. ereduei dagozkienak, identifikatu eta aurkezteko modua.

1. Ordenagailuak zuzenean irakurtzeko euskarrian banakako aurkezpena egiten denean, aitorpen egileak dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu:

1) 180. ereduko laburpen orriaren bi ale, bata Administrazioarentzat eta bestea interesatuarentzat, behar bezala sinatuak. Horietan agertuko dira atxikitzailearen edo sarrera egin behar duenaren identifikazio datuak eta inprimakian eskatzen diren gainerako guztiak.

Horiek jasotzen dituen bulegoak zigilua jarri ondoren, aitortzaileak beretzat hartuko du pezeta edo eurotako 180. ereduko laburpen orriaren interesatuarendako alea, eta horrek aurkeztu izanaren egiaztagiri balioa izanen du.

2) Euskarriak kanpoko aldean etiketa bat izanen du erantsita, eta horretan honako datuok jarriko dira, hurrenkera honetantxe:

a) Ekitaldia.

b) Aurkezpen eredua: 180.

c) Aitortzailearen identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZ).

d) Aitortzailearen deiturak eta izena edo sozietatearen izena.

e) Aitortzailearen helbidea, herria eta posta kodea.

f) Harremanetarako pertsonaren deiturak eta izena.

g) Pertsona horren telefonoa eta luzapena.

h) Erregistroen kopuru osoa.

i) Euskarriaren dentsitatea: 1.600 edo 6.250 BPI, zintek bakarrik, eta 720 KB edo 1,44 MB 3 1/2"ko disketetan.

Datu horiek idazterakoan aski izanen da horietako bakoitza jartzea aurreko zerrendaren arabera dagokion zenbakiaren ondotik.

Artxiboak ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarri bat baino gehiago baldin badu, denek etiketa izanen dute zenbaki-segida jarrita: 1/n, 2/n, e.a.; "n" izanen da euskarrien kopuru osoa. Bigarren euskarriaren eta hurrengoen etiketan aurreko a), b), c) eta d) ataletan azaltzen diren datuak soilik jarriko dira.

2. Ordenagailuak zuzenean irakurtzeko euskarrian multzoan egindako aurkezpena azaltzen denean, horren egilea den pertsonak edo entitateak agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

1) Pezeta edo eurotako 180. ereduko laburpen orriaren bi ale, bata Administrazioarentzat eta bestea interesatuarentzat, behar bezala sinatuak. Horietan agertuko dira aurkeztu duen pertsona edo entitatearen identifikazio datuak, aitortzaileen eta hartzaileen kopuru osoa, bai eta ekitaldia eta aurkezpen mota ere, dagokien laukitxoan jarrita.

Horiek jasotzen dituen bulegoak zigilua jarri ondoren, aitortzaileak beretzat hartuko du laburpen orriaren interesatuarendako alea, eta horrek aurkeztu izanaren egiaztagiri balioa izanen du.

2) Multzoan egindako aitorpenean ageri diren aitortzaile eta konturako sarrera egile guztiei dagozkien pezeta edo eurotako 180. ereduko laburpen orrien bi aleak (Administrazioarentzat eta interesatuarentzat), behar bezala sinatu eta beteak.

Horiek jasotzen dituen bulegoak zigilua jarri ondoren, aurkezleak hartuko ditu aitortzaileei dagozkien laburpen orrien interesatuarendako aleak. Hala ere, aurkezten diren laburpen orrien kopuruaren ondorioz komeni baldin bada, eta agirien bilketa arintzearren, zigilatutako aleak aurkezpena egin ondorengo egunen batean hartu ahalko ditu aurkezleak, eta hori dagokion unean jakinaraziko zaio.

3) Ordenagailuak zuzenean irakurtzeko euskarriak kanpoko aldean etiketa bat izanen du erantsita, eta horretan aurkezlearen honako datuok jarriko dira, hurrenkera honetantxe:

a) Ekitaldia.

b) Aurkezpen eredua: 180.

c) Aurkezlearen identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZ).

d) Aurkezlearen deiturak eta izena edo sozietatearen izena.

e) Aurkezlearen helbidea, herria eta posta kodea.

f) Harremanetarako pertsonaren deiturak eta izena.

g) Pertsona horren telefonoa eta luzapena.

h) Erregistroen kopuru osoa.

i) Euskarriaren dentsitatea: 1.600 edo 6.250 BPI, zintek bakarrik, eta 720 KB edo 1,44 MB 3 1/2"ko disketetan.

j) Aurkeztutako aitortzaileen kopuru osoa.

k) Aurkeztutako hartzaileen kopuru osoa.

Datu horiek idazterakoan aski izanen da horietako bakoitza jartzea aurreko zerrendaren arabera dagokion zenbakiaren ondotik.

Artxiboak ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarri bat baino gehiago baldin badu, denek etiketa izanen dute zenbaki-segida jarrita: 1/n, 2/n, e.a.; "n" izanen da euskarrien kopuru osoa. Bigarren euskarriaren eta hurrengoen etiketan aurreko a), b), c) eta d) ataletan azaltzen diren datuak soilik jarriko dira.

3. Zuzenean ordenagailuz irakurtzeko euskarriak beti behin-behinekoz jasoko dira, ondoren prozesatu eta konprobatzearen baldintzapean. Foru Agindu honetan ezarri diren diseinu eta zehaztapenen araberakoak ez direnean, edo ezin izaten bada haietako informazioa ikusi, aitortzaileari eskatuko zaio hamar egun baliodunetan zuzen dezala aurkeztutako euskarri informatikoak duen akatsa. Epe hori iragan eta oraindik ere zerbaitek eragozten badio Administrazioari eskatu dituen datuak ikustea, urteko aitorpena aurkeztu gabekotzat joko da, horrek dakartzan ondorio guztiekin, eta hala emanen zaio aditzera, arrazoien gainean, zergadunari.

4. Segurtasuna bermatzeko, zuzenean ordenagailuz irakurtzeko euskarriak ez dira itzuliko ez bada horrela espresuki eskatzen, eta orduan ezabatu eta euskarri berak edo antzekoak itzuliko dira.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indarrik gabe utzi da Ekonomi eta Ogasun kontseilariak azaroaren 4an emandako 226/1998 Foru Agindua. Foru Agindu hark 180. eredua onetsi zuen, hiri higiezinen errentamenduaren ondoriozko etekinei dagozkien Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko eta Sozietateen gaineko Zergen atxikipenen eta konturako sarreren urteko aitorpena egiteko. Aldi berean, aipatu ereduaren barneko orriak ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriekin ordezkatzeko diseinu fisiko eta logikoak ere onetsi zituen.

AZKEN XEDAPENA

Foru Agindu honek indarra hartuko du Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean.

Foru Agindu honen bidez onetsi diren ereduak eta diseinu fisiko eta logikoak lehen aldiz erabiliko dituzte zergadunek honako arauei jarraikiz:

1. Pezetatan den 180. eredua (Foru Agindu honen I. eranskina) eta ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarria (pezetatan, III. eranskina) lehen aldiz erabiliko dira 2001. urteari dagozkion atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena egiteko.

2. Eurotan den 180. eredua (Foru Agindu honen II. eranskina) eta ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarria (eurotan, III. eranskina) lehen aldiz erabiliko dira 2001. urteari dagozkion atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena egiteko.

Iruñean, bi milako abenduaren hogeita bederatzian.-Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, Francisco Iribarren Fentanes.

I. ERANSKINA

II. ERANSKINA

III. ERANSKINA

180. eredua aurkezteko ordenagailuak zuzenean irakur dezakeen euskarriaren diseinu fisiko eta logikoak

A) Euskarri magnetikoen ezaugarriak

Hiri higiezinen errentamendu edo azpierrentamenduaren ondoriozko errenta edo etekin batzuei dagozkien atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena aurkezteko (180. eredua), ordenagailuak zuzenean irakur ditzakeen euskarriek ondoren aipatzen diren ezaugarriak izan beharko dituzte; atxikipenak eta konturako sarrerak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko, Sozietateen gaineko eta Egoitza ez dutenen Errentaren gaineko (finkagune iraunkorra) Zergetakoak dira. Hona hemen ezaugarriak:

Zinta magnetikoa:

Pistak: 9

Dentsitatea: 1.600 edo 6.250 BPI.

Kodea: EBCDIC, maiuskulekin.

Etiketak: etiketarik gabe.

Markak: zintaren hasiera eta bukaeran.

250 idazguneko erregistroak.

Blokeo faktorea: 10

Disketeak:

3 1/2"koa, alde bikoa. Dentsitate bikoitzekoa (720 KB). MS-DOS sistema eragilea eta bateragarriak.

3 1/2"koa, alde bikoa. Dentsitate handikoa (1.44 MB). MS-DOS sistema eragilea eta bateragarriak.

ASCII kodea maiuskulekin, kontrol edo tabulazio karaktererik gabe.

250 idazguneko erregistroak.

3 1/2"ko disketeek fitxategi bakarra eduki beharko dute, RTPAXXXX izenekoa, eta hor XXXX izanen dira aitorpenari dagokion zerga ekitaldiaren lau zenbakiak. Fitxategi bakar honetan sartuko dira erregistro mota desberdinak, B) atalean aipatzen den hurrenkeran.

Fitxategiak diskete bat baino gehiago hartzen badu, behar beste fitxategitan zatitu beharko da. Fitxategi partzial bakoitzak RTPAxxxx.NNN (NNN=001, 002, ...) izena izanen du, eta hor xxxx izanen dira aitorpenari dagokion zerga ekitaldiaren lau zenbakiak, eta NNN fitxategiaren zenbaki kontsekutiboa, 001 zenbakitik hasita.

Artxibo partzialek erregistro osoak izanen dituzte beti, hau da, ezin izanen da fitxategia zatitu eta osoak ez diren erregistroak utzi fitxategi partzialetan.

B) Diseinu logikoak

Erregistroen deskribapena

Bi erregistro mota ezberdin izanen dira aitortzaile bakoitzarentzat. Lehenengo posizioaren bidez bereizten dira, eta irizpide hauei jarraituko zaie:

1. mota: aitortzailearen erregistroa: identifikazio datuak eta aitorpenaren laburpena. 1 motako erregistroko diseinua (Foru Agindu honen atal hauetan aurrerago eta eranskinean ageri direnen modukoa).

2. mota: hartzailearen erregistroa. 2 motako erregistroko diseinua (Foru Agindu honen atal hauetan aurrerago eta eranskinean ageri direnen modukoa).

Aurkezpenaren ordena erregistro motarena izanen da; 1 motako erregistro bakarra izanen da, eta 2 motako erregistroak, berriz, aitorpeneko hartzaileak bezainbeste.

Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerretik lerrokatuta aurkeztuko dira, eskuinaldetik txuriuneak dituztela, maiuskuletan eta karaktere berezirik gabe, eta bokal azentudunik gabe.

Hizkuntzaren berariazko karaktereetarako ISO-8859-1 kodea erabiliko da. Horrela, "Ñ" letrak ASCII 209 (Hex.D1) balioa izanen du eta "€" (maiuskulak) ASCII 199 (Hex.C7) balioa.

Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldetik lerrokatuta aurkeztuko dira, ezkerretik zeroak dituztela, zeinurik gabe eta trinkotu gabe.

Eremu guztiek edukia izanen dute, eremua deskribatzerakoan kontrakorik zehazten ez bada behinik behin. Ez badute, zenbakizko eremuak zeroz beteko dira eta txuriunez alfazenbakizkoak eta alfabetikoak.

Aurkezpena multzoan egiten denean (aitortzaile bat baino gehiago artxibo berean), euskarriaren lehen erregistro gisa zero motako erregistro bat aurkeztuko da, atal honetan jarraian azaltzen den zero motako erregistroaren diseinuari jarraikiz. Horretan sartuko dira aurkezpenaren erantzulea den pertsona edo entitatearen datuak, eta hala eginen da, nahiz eta pertsona edo entitate hori euskarrian aitortzaile moduan ere aurkeztu. Jarraian ipiniko dira lehen aitortzailearen datuak (1 mota), eta ondoren hartzaileak (2 mota); gero hurrengo aitortzailearen datuak, eta horrela hurrenez hurren.

Fitxategiko lehen erregistroak (0 mota multzoan aurkezten denean edo 1 mota banaka aurkezten denean) 13 karaktereko eremua izanen du, 238 eta 250 posizioen artean, zigilu elektronikoa jartzeko. Nafarroako Zerga Ogasunak ematen dituen programa ofizialetan bakarrik jarriko da zigilu hori. Bestelako kasuetan txuriunez beteko da.

A.-0 MOTAKO ERREGISTROA

Multzoan aurkeztea

IDAZGUN. IZAERA EREMUEN DESKRIPZIOA

1 Zenbakizkoa ERREGISTRO MOTA.

Konstantea '0' (zero).

2-4 Zenbakizkoa AURKEZPEN EREDUA.

Konstantea '180'.

5-8 Zenbakizkoa EKITALDIA.

Euskarrian sartutako aitorpenen zerga ekitaldiari dagozkion lau zenbakiak

9-17 Alfazenbak. AURKEZLEAREN I.F.Z.

Aurkezlearen IFZ jarri beharko da. Eremu honek eskuinaldean egokiturik egon beharko du, azken idazgunea kontroleko karakterearena izanen da, eta ezkerraldeko idazguneak zeroz beteko dira, IFZaren osaera eta erabiltzeko modua arautzen duen martxoaren 9ko 338/1990 Errege Dekretuan eta Identifikazio Fiskaleko Zenbakia arautzen duen uztailaren 31ko 182/1990 Foru Dekretuan ageri diren arauei jarraikiz.

18-57 Alfazenbak. AURKEZLEAREN DEITURAK ETA IZENA EDO SOZIETATEAREN IZENA.

1. motako erregistroan aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da

58-109 Alfazenbak. AURKEZLEAREN HELBIDEA.

Eremu hau beste bederatzitan banatuta dago:

58-59 SG: Bide publikoaren siglak.

60-79 BIDE PUBLIKOA: Bide publikoaren izena.

Alfabetikoa izan behar du eta, beraz, izenean zenbakiak izanez gero letraz jarriko dira (adibidez: maiatzaren 2a, maiatzaren bia izanen da). Errepidea baldin bada, km laburduarekin bukatuko da.

80-84 ZENBAKIA: Etxearen zenbakia edo kilometro puntua (hamarrenik gabe).

Zenbakizkoa eta bost idazgunekoa izan behar du.

85-86 ESKAILERA.

87-88 SOLAIRUA.

89-90 ATEA.

91-95 POSTA KODEA: Aurkezlearen helbideari dagokiona.

Zenbakizkoa eta bost idazgunekoa izan behar du.

96-107 UDALERRIA: hamabi idazgune hartzen ditu.

Izenak hamabi karaktere baino gehiago baldin baditu, lehenengo hamabiak jarriko dira artikulurik eta preposiziorik gabe.

108-109 PROBINTZIAREN KODEA: hartzailearen erregistroan (2. mota) PROBINTZIAREN KODEA eremurako erabilitako irizpide berari jarraikiz beteko da. Zenbakizkoa.

110-114 Zenbakizkoa AITORTZAILEAK GUZTIRA.

Zenbakizko eremua, bederatzi idazgunekoa.

Multzoko euskarrian sartutako pertsona edo entitate aitortzaile guztien kopurua jarriko da. (Grabatutako 1. motako erregistroen kopurua).

115-123 Zenbakizkoa HARTZAILEAK GUZTIRA.

Zenbakizko eremua, bederatzi idazgunekoa.

Euskarrian sartutako hartzaile guztien kopurua jarriko da, alde batera utzita zein aitortzaileri dagokien.

124 Alfabetikoa EUSKARRI MOTA.

Gako hauetako bat beteko da:

'C': informazioa zinta magnetikoan aurkezten bada.

'D': informazio disketean aurkezten bada.

IDAZGUN. IZAERA EREMUEN DESKRIPZIOA

125-173 Alfazenbak. HARREMANETARAKO PERTSONA.

Harremanetarako pertsonaren datuak.

Eremu hau beste bitan zatituta dago:

125-133 TELEFONOA: Zenbakizko eremua, bederatzi idazgunekoa.

134-173 DEITURAK ETA IZENA: 1. motako erregistroan aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da.

174-237 TXURIUNEAK.

238-250 Alfazenbak. ZIGILU ELEKTRONIKOA.

Multzoko aurkezpenetako zigilu elektronikoa jartzeko eremua. Nafarroako Zerga Ogasunak ematen dituen programa ofizialek soilik beteko dute. Bestelako edozein kasutan txuriz beteko da.

* Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

* Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuak eta alfabetikoak txuriz beteko dira.

* Zenbakizko eremu guztiak eskuinetara egokiturik eta ezkerretara zeroz beterik.

* Alfazenbakizko eremu guztiak eta alfabetiko guztiak ezkerretara egokiturik eta eskuinetara txuriz beterik, letra larrietan, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren deskripzioan besterik agintzen ez den.

B.-1. MOTAKO ERREGISTROA

Aitortzailearen erregistroa

IDAZGUN. IZAERA EREMUEN DESKRIPZIOA

1 Zenbakizkoa ERREGISTRO MOTA.

Konstantea '1'.

2-4 Zenbakizkoa AITORPEN EREDUA.

Konstantea '180'.

IDAZGUN. IZAERA EREMUEN DESKRIPZIOA

5-8 Zenbakizkoa EKITALDIA.

Aitorpenaren zerga ekitaldiari dagozkion lau zenbakiak.

9-17 Alfazenbak. AITORTZAILEAREN I.F.Z.

Aitortzailearen I.F.Z. jarriko da. Eremu hau eskuinaldera egokitua egonen da eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da; ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira, IFZaren osakera eta erabilera arautzen dituen martxoaren 9ko 338/1990 Errege Dekretuak eta Identifikazio Fiskaleko Zenbakia arautzen duen uztailaren 31ko 182/1990 Foru Dekretuak ematen dituzten arauen arabera.

18-57 Alfazenbak. AITORTZAILEAREN DEITURAK ETA IZENA EDO SOZIETATEAREN IZENA.

Pertsona fisikoa bada lehen deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat eta izen osoa, hurrenkera horretantxe.

Errenten esleipeneko erregimena duten pertsona juridikoen eta entitateen kasuetan sozietatearen izen osoa jarriko da, anagramarik gabe

Ezin da inolaz ere merkataritza izena jarri.

58 Alfabetikoa EUSKARRI MOTA.

Gako hauetako bat beteko da:

'C': Informazioa zinta magnetikoan aurkezten bada.

'D': Informazioa disketean aurkezten bada.

59-107 Alfazenbak. HARREMANETARAKO PERTSONA.

Harremanetarako pertsonaren datuak.

Eremu hau bitan banatzen da:

59-67 TELEFONOA: zenbakizko eremua, bederatzi idazgunekoa.

68-107 DEITURAK ETA IZENA: lehenengo deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat eta izen osoa, hurrenkera horretantxe.

108-120 Zenbakizkoa AITORPENAREN FROGAGIRIAREN ZENBAKIA.

Aitorpenari dagokion frogagiriaren zenbakia izanen da:

180 gehi hamar zero, pezetatan emaniko 180. ereduko aitorpenetan.

167 gehi hamar zero, eurotan emaniko 180. ereduko aitorpenetan.

121-122 Alfabetikoa AITORPEN OSAGARRIA EDO ORDEZGARRIA.

Salbuespenez bigarren aldiz edo ondoren aurkezten bada aitorpen bat, eremu hauetako bat bete beharko da nahitaez:

121 AITORPEN OSAGARRIA: "C" bat jarriko da, aitorpen hau aurkeztearen helburua baldin bada ekitaldi berean aurkezturiko beste aitorpen batean agertu behar baina agertu ez ziren hartzeak sartzea.

122 AITORPEN ORDEZGARRIA. "S" bat jarriko da, aitorpen hau aurkeztearen helburua baldin bada ekitaldi bereko aurreko aitorpen bat osorik baliogabetu eta ordeztea. Aitorpen ordezgarri batek aurreko aitorpen bat baizik ez dezake baliogabetu.

123-135 Zenbakizkoa AURREKO AITORPENAREN FROGAGIRIAREN ZENBAKIA.

Edozein kasutan zeroz bete behar da.

136-144 Zenbakizkoa HARTZAILEEN KOPURUA GUZTIRA.

Aitortzaileari dagokion euskarrian ageri diren hartzaile guztien kopurua jarri beharko da. Hartzaile bat erregistro batean baino gehiagotan azaltzen bada, zenbat aldiz azaldu hainbeste aldiz konputatuko da. (2. motako erregistroen kopurua).

IDAZGUN. IZAERA EREMUEN DESKRIPZIOA

145-160 Alfazenbak. ATXIKIPENEN ETA KONTURAKO SARREREN OINARRIA.

Eremu hau bitan banatuta dago:

145 ZEINUA: Eremu alfabetiko hau beteko da atxikipenen eta konturako sarreren oinarrien zenbatekoa lortzeko batura 0 (zero) baino txikiagoa denean (146-160 idazguneak, 1. motako erregistroa). Halakoetan "N" jarriko da; beste edozein kasutan eremu honen edukia tarte huts bat izanen da.

146-160 ZENBATEKOA. Zenbakizko eremua, zeinetan jarriko baita atxikipenen eta konturako sarreren oinarrietan azaltzen diren zenbatekoen (hamarrenik gabe) batura (80-92 idazguneak, hartzeen erregistroak), kontuan hartu gabe dagokion modalitate gakoa. Baldin eta hartzaileen erregistroan "N" jarri bada ATXIKIPENEN ETA KONTURAKO SARREREN OINARRIAREN ZEINUA eremuan (79 idazgunea, 2. motako erregistroa), aurreko ekitaldietan oker edo sobera egindako hartzeen itzultzea medio, zenbateko horiek ere minus zeinuarekin konputatuko dira batura honetan azaldu beharreko zenbatekoak guztira zehaztu behar direnean. Eredua pezetatako aurkezpen batena baldin bada (FROGAGIRIAREN ZENBAKIA eremua 180ez hasten da), zenbatekoak pezetatan jasoko dira. Eredua eurotako aurkezpen batena bada (FROGAGIRIAREN ZENBAKIA eremua 167z hasten da), zenbatekoak euro zentimotan jasoko dira. Hortaz, zenbatekoak hamarrenik gabekoak izanen dira beti.

Multzoko euskarri batean sarturiko aitorpenak moneta berean azaldu beharko dira.

161-175 Zenbakizkoa ATXIKIPENAK ETA KONTURAKO SARRERAK.

Zenbakizko eremua, hamabost idazgunekoa.

Zeinurik eta hamarrenik gabe jarriko da ATXIKIPENAK ETA KONTURAKO SARRERAK eremuan azaltzen diren zenbatekoen batura (97-109 idazguneak), hartzeen erregistroei dagokienean, kontuan hartu gabe hartze modalitatea.

Eredua pezetatako aurkezpen batena baldin bada (FROGAGIRIAREN ZENBAKIA eremua 180ez hasten da), kopuruak pezetatan jasoko dira. Eredua eurotako aurkezpen batena bada (FROGAGIRIAREN ZENBAKIA eremua 167z hasten da), kopuruak euro zentimotan jasoko dira. Hortaz, kopuruak hamarrenik gabekoak izanen dira beti.

Multzoko euskarri batean sarturiko aitorpenak moneta berean azaldu beharko dira

176-237 TXURIUNEAK.

238-250 Alfazenbak. ZIGILU ELEKTRONIKOA.

Banakako aurkezpenetan zigilu elektronikoa jartzeko eremua. Nafarroako Zerga Ogasunak ematen dituen programa ofizialek soilik beteko dute. Bestelako edozein kasutan txuriz beteko da.

* Zenbateko guztiak positiboak izanen dira.

* Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira

* Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuak eta alfabetikoak txuriz beteko dira

* Zenbakizko eremu guztiak eskuinetara egokiturik eta ezkerretara zeroz beterik.

* Alfazenbakizko eremu guztiak eta alfabetiko guztiak ezkerretara egokiturik eta eskuinetara txuriz beterik, letra larrietan, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren deskripzioan besterik agintzen ez den.

C.-2. MOTAKO ERREGISTROA

Hartzailearen erregistroa

IDAZGUN. IZAERA EREMUEN DESKRIPZIOA

1 Zenbakizkoa ERREGISTRO MOTA.

Konstantea '2'.

2-4 Zenbakizkoa AURKEZPEN EREDUA.

Konstantea '180'.

5-8 Zenbakizkoa EKITALDIA.

1. motako erregistroan idazgune hauexetan ageri dena jarri.

9-17 Alfazenbak. AITORTZAILEAREN I.F.Z.

1. motako erregistroan idazgune hauexetan ageri dena jarri.

18-26 Alfazenbak. HARTZAILEAREN I.F.Z.

Pertsona fisikoa bada hartzailearen I.F.Z. jarriko da, IFZaren osakera eta erabilera arautzen dituen martxoaren 9ko 338/1990 Errege Dekretuak eta Identifikazio Fiskaleko Zenbakia arautzen duen uztailaren 31ko 182 /1990 Foru Dekretuak ematen dituzten arauen arabera.

Hartzailea errenten esleipeneko erregimena duen entitatea bada (ondasunen komunitatea, sozietate zibila, herentzia jasogabea, e.a.), hari dagokion identifikazio fiskaleko zenbakia jarriko da.

Eremu hau eskuinetara egokiturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

Hartzaileak adin txikikoak badira eta I.F.Z. ez badute, eremu hau ez da beteko; horren ordez, LEGEZKO ORDEZKARIAREN I.F.Z. eremuan legezko ordezkariaren (aita, ama edo tutorearen) I.F.Z. jarriko da.

27-35 Alfazenbak. LEGEZKO ORDEZKARIAREN I.F.Z

Hartzailea adin txikikoa bada, legezko ordezkariaren (aita, ama edo tutorearen) identifikazio fiskaleko zenbakia jarriko da eremu honetan.

Beste edozein kasutan tarte hutsak utziko dira.

36-75 Alfazenbak. HARTZAILEAREN DEITURAK ETA IZENA EDO SOZIETATEAREN IZENA.

a) Pertsona fisikoa bada lehen deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat eta izen osoa, hurrenkera horretantxe.

b) Errenten esleipeneko entitateak badira, entitatearen izen osoa jarriko da, anagramarik gabe.

76-77 Zenbakizkoa PROBINTZIAREN KODEA.

Hartzailearen helbideko probintziari edo hiri autonomoari dagozkion bi digituak jarriko dira, zerrenda honen arabera:

ARABA 01

ALBACETE 02

ALACANT 03

ALMERIA 04

ASTURIAS 33

AVILA 05

BADAJOZ 06

BARTZELONA 08

BURGOS 09

CACERES 10

CADIZ 11

KANTABRIA 39

CASTELLO 12

CEUTA 51

CIUDAD REAL 13

KORDOBA 14

CORUÑA 15

CUENCA 16

GIRONA 17

GRANADA 18

GUADALAJARA 19

GIPUZKOA 20

HUELVA 21

HUESCA 22

ILLES BALEARS 07

JAEN 23

LEON 24

LLEIDA 25

LUGO 27

MADRIL 28

MALAGA 29

MELILLA 52

MURTZIA 30

NAFARROA 31

OURENSE 32

PALENTZIA 34

PALMAS, LAS 35

PONTEVEDRA 36

ERRIOXA 26

SALAMANCA 37

S.C. TENERIFEKOA 38

SEGOVIA 40

SEVILLA 41

SORIA 42

TARRAGONA 43

TERUEL 44

TOLEDO 45

VALENTZIA 46

VALLADOLID 47

BIZKAIA 48

ZAMORA 49

ZARAGOZA 50

78 Zenbakizkoa MODALITATEA.

Hartzaile bakoitzari ordaindutako errenta edo etekin modalitatea jarriko da, gako hauen arabera:

"1" Errenta edo etekina dirutan ordaindu bada.

"2" Errenta edo etekina gauza bidez ordaindu bada.

79-92 Alfazenbak. ATXIKIPENEN ETA KONTURAKO SARREREN OINARRIA

Ondoren azaltzen den zenbatekoa jarriko da:

-Hartzailea P.F.E.Z.eko zergaduna baldin bada, errentatzaileari kontzeptu guztiengatik ordaintzen zaizkion etekinen zenbatekoen batura jarriko da (BEZa sartu gabe).

-Hartzailea Sozietateen gaineko Zergako edo Egoitza ez dutenen Errentaren gaineko Zergako (finkagune iraunkorrak) subjektu pasiboa baldin bada, alokairu kontzeptuagatik ordaindutako kontraprestazio osoa jarriko da (BEZa sartu gabe). Eremu hau honela banatuta dago:

79 ZEINUA: Alfabetikoa.

Eremu hau beteko da hartzeak hartzaileak ekitaldian itzulitako kopuruei dagozkienean, aurreko ekitaldietan oker edo sobera hartu izanaren ondorioz. Halakoetan "N" jarriko da; beste edozein kasutan eremu honen edukia tarte huts bat izanen da.

80-92 ZENBATEKOA. Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa.

Zeinurik eta hamarrenik gabe jarriko da hartzaile bakoitzak egiazki hartutako urteko zenbateko osoa.

Eredua pezetatako aurkezpen batena baldin bada (FROGAGIRIAREN ZENBAKIA eremua 180ez hasten da), zenbatekoak pezetatan jasoko dira. Eredua eurotako aurkezpen batena bada (FROGAGIRIAREN ZENBAKIA eremua 167z hasten da), zenbatekoak euro zentimotan jasoko dira. Hortaz, zenbatekoak hamarrenik gabekoak izanen dira beti.

Multzoko euskarri batean sarturiko aitorpenak moneta berean azaldu beharko dira.

93-96 Zenbakizkoa ATXIKIPENAREN %

Eremu hau bitan banatuta dago:

93-94 OSOKO ZATIA Zenbakizkoa. Osoko zatia: portzentajearen osoko zatia jarriko da (ez badu, zeroak jarri).

95-96 HAMARRENA Zenbakizkoa. Hamarrena: portzentajearen hamarrena

jarriko da (ez badu, zeroak jarri).

Urtean portzentaje bat baino gehiago erabili bada, azkena baizik ez da jarriko.

97-109 Zenbakizkoa ATXIKIPENA ETA KONTURAKO SARRERAK.

Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa.

Hartzailearen ATXIKIPENEN ETA KONTURAREKO SARREREN OINARRIA eremuari dagozkion atxikipenen eta konturako sarreren zenbateko osoa jarriko da.

Eredua pezetatako aurkezpen batena baldin bada (FROGAGIRIAREN ZENBAKIA eremua 180ez hasten da), zenbatekoak pezetatan jasoko dira. Eredua eurotako aurkezpen batena bada (FROGAGIRIAREN ZENBAKIA eremua 167z hasten da), zenbatekoak euro zentimotan jasoko dira. Hortaz, zenbatekoak hamarrenik gabekoak izanen dira beti.

Multzoko euskarri batean sarturiko aitorpenak moneta berean azaldu beharko dira.

110-113 Zenbakizkoa SORTZAPENAREN EKITALDIA

Eremu hau ondoko kasuetan bakarrik beteko da; bestelakoetan zeroz beteko da:

a) Urteko laburpenean ageri diren errenta edo etekinetakoren bat ordaindutako kopuruei dagokienean eta horien sortzapen edo galdagarritasuna, berriz, aitorpenaren aurreko ekitaldiei; halakoetan, bidezkoak diren gainerako datuak ez ezik, sortzapenaren ekitaldiko lau zenbakiak ere azalduko dira eremu honetan.

Hartzaile bati ekitaldi desberdinetako sortzapeneko kopuruak ordaintzen zaizkionean, datuak erregistro desberdinetan banatuta azalduko dira, hots, erregistro bakoitzean ekitaldi bakar bateko sortzapenei dagozkien datuak jarriko dira.

b) Eremu hau beteko da, halaber, 180. ereduan sartzen direnean hartzaileak ekitaldian itzulitako kopuruei dagozkien datuak, aurreko ekitaldietan oker edo sobera hartu izana dela eta.

Halakoetan, itzultze bakoitza azalduko da oker edo sobera ordaindu ziren kopuruei zegokien hartzeen modalitate berean. Zenbatekoa ATXIKIPENAREN OINARRIA eremuan azalduko da, ATXIKIPENAREN OINARRIAREN ZEINUA eremuan "N" jarriz eta SORTZAPENAREN EKITALDIA eremuan, berriz, itzulitako hartzeen sortzapena hasiera batean zein urtetan izan zen. Pertsona edo entitate batek ekitaldi desberdinetako sortzapeneko hartzeei dagozkien itzulketak egiten baditu, erregistro desberdinetan banatuta azalduko dira, hots, erregistro bakoitzean ekitaldi bakar bateko hartzeen itzulketei dagozkien datuak jarriko dira.

114-250 TXURIUNEAK.

* Zenbateko guztiak positiboak izanen dira.

* Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira

* Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuak eta alfabetikoak txuriz beteko dira.

* Zenbakizko eremu guztiak eskuinetara egokiturik eta ezkerretara zeroz beterik.

* Alfazenbakizko eremu guztiak eta alfabetiko guztiak ezkerretara egokiturik eta eskuinetara txuriz beterik, letra larrietan, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren deskripzioan besterik agintzen ez den.

Iragarkiaren kodea: A0100238