11. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Erdi mailako tituludun lanpostua, bateraezintasuna duena. Izendapena

Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2000ko azaroaren 22an, honako ebazpen hau eman du:

"Erdi mailako tituludun lanpostu bat, bateraezintasuna duena, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdia, 1999ko 101. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abuztuaren 13koan, eman zen argitara. Deialdi horretako epaimahaiak eginiko aktak ikusirik, José Reyes Alcacer jauna, Udal honetako funtzionarioa, aipatu lanpostua betetzeko izendatzea erabaki dut, izan ere oposizio-lehiaketako probak gainditu ditu.

Izendatuak karguaren jabetza hartu beharko du hilabeteko epean, izendapenaren jakinarazpena hartzen duenetik aitzina."

Iruñean, bi milako azaroaren hogeita lauan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0010965