11. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

LEHENDAKARITZA DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.

Ezinezkoa izan da Barne zuzendari nagusiaren azaroaren 14ko 1688/2000 Ebazpenaren jakinarazpena egitea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. eta 135. artikuluek agintzen duten bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluak agintzen duena.

"1688/2000 EBAZPENA, azaroaren 14koa, Barne zuzendari nagusiak emana, Francisco Jesús López García jaunari 30.000 pezetako isuna ezartzen diona, Nafarroako Zezen Ikuskizunen Erregelamendua hausteagatik.

Foruzaingoak salaketa jarri ondoren, Francisco Jesús López García jaunaren aurkako zehapen espedientea ireki da, Fiteron 2000ko irailaren 17an egin zen pikadoredun nobilladan, laguntzaile talde osoa ez eramateagatik eta ikuskizuna hasi aurretik zaldi-patioan garaiz ez agertzeagatik.

Hurrengoak kontuan harturik:

1. Zehapen espedientea tramitatzean, Ikuskizun Publikoei eta Josteta Jarduerei buruzko Foru Legearen 28.2 artikuluak arau-hauste arinak zehatzeko agintzen dituen tramiteak egin dira.

2. Salatutako gertaerek Nafarroako Zezen Ikuskizunen Erregelamenduaren 67.2 eta 65.1. artikuluek xedatzen dutena hausten dute; erregelamendu hori ekainaren 29ko 249/1992 Foru Dekretuak onetsi zuen; Erregelamenduaren 95.4.i) artikuluaren arabera, gertatutakoa arau-hauste arintzat tipifikatuta dago eta 5.000tik 50.000 pezeta bitarteko isuna dagokio (aipatu Foru Dekretuaren 98.5 artikulua).

Hortaz, Nafarroako Zezen Ikuskizunen Erregelamenduaren 99. artikuluan xedatutakoaren babesean eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak urriaren 13an emandako 204/1999 Foru Aginduaren bidez eskuordetu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Francisco Jesús López García jaunari (Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia: 30.951.955) 30.000 pezetako isuna ezartzea.

2. Isunaren dirua edozein banku edo aurrezki kutxatan ordain dezake, eta, horretarako, Barne Zuzendaritza Nagusiko egoitzetan emanen zaio ordaingutuna (Karlos III.a etorbideko 2an, 31002 Iruña).

3. Ebazpen honen berri ematea Barne Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Francisco Jesús López García jaunari, eta ohartaraztea haren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal duela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epearen barrenean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114 eta 115. artikuluekin bat (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen).

Iruñean, bi milako azaroaren hamalauan.-Barne zuzendari nagusia, Alfredo González Echarren."

Iragarkiaren kodea: A0100341