11. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

1238/2000 EBAZPENA, abenduaren 29koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, 2000/2001 ikasturterako Hezkuntza Bereziko beka eta laguntzei behin betiko izaera ematen diena.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak abuztuaren 2an emandako 305/2000 Foru Aginduaren bidez, 2000/2001 ikasturterako Hezkuntza Bereziko beka eta laguntzen deialdia onetsi zen.

Hezkuntza zuzendari nagusiak azaroaren 27an emandako 1082/2000 Ebazpenaren bitartez, eman eta ukatu ziren beka eta laguntzen behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuak txostena aurkeztu du eta bertan proposatu, deialdiaren zortzigarren oinarrian xedatutakoari jarraikiz, ebazpen bat eman dadila, eskaerak laguntzak behin betiko bihurtzeko. Horrekin batera Hezkuntza Bereziko laguntzen Batzordeak egindako akta aurkeztu du eta emandako eta ukatutako eskaeren proposamena ere bai.

Horrenbestez, eta Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30ean emandako 339/1999 Foru Aginduaren bidez eman zizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hezkuntza zuzendari nagusiak azaroaren 27an emandako 1082/2000 Ebazpenaren bidez, eman eta ukatu ziren beka eta laguntzen behin betiko zerrenda onestea. Beka eta laguntza horiek ofizioz edota alderdi batek eskatuta berraztertu zirenak dira.

2. Zortzigarren oinarriarekin bat, behin betiko zerrenda hori jendaurrean jartzea, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Argibide eta Agiri Bulegoan.

3. Ekonomi eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar diren ordain-aginduak eman ditzala, guztira 14.868.000 pezetakoak, 2000ko gastuen aurrekontuko "Hezkuntza Bereziko beka eta laguntzak" izeneko 41510-4809-4225 kontusaileko 15280-9 lerroaren bizkar.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen hau eta eranskina Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontuhartzaile delegatuari bidaltzea, baita Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzura, Hezkuntzaren Berriztapen eta Sustapenerako Atalera, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, Hezkuntza Bereziaren Unitate Teknikora, Eskola Orientazioaren Unitate Teknikora, CREENAko zuzendariari eta Argibide eta Agiri Bulegora ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

6. Ebazpen honen aurka gora jotzeko helegitea jar daiteke Nafarroako Gobernuan hilabeteko epearen barrenean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunetik hasita.

Iruñean, bi milako abenduaren hogeita bederatzian.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: A0100248