11. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

2/2001 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 8koa, Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergako Erregelamenduko 93. artikulua aldatzen duena. Erregelamendu hori maiatzaren 17ko 165/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsi zuen.

Foru Dekretu honek Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergako Erregelamenduko 93. artikulua aldatzen du. Zerga horren deklarazio-likidazioak aurkezteko tokiak ugaldu eginen dira, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak Administrazio Publiko, Entitate eta Erakundeekin izenpetuko dituen itunen bidez, haiek deklarazio-likidazio horiek aurkezten eta kudeatzen laguntzeko.

Deklarazio-likidazio horiek aurkeztu eta kudeatzeko kanpoko laguntza honen bidez zergei buruzko arautegiak subjektu pasiboei aurkezteko ezartzen dien beharra errazkiago betearazi nahi da. Hemendik aurrera Ekonomia eta Ogasun Departamentuko bulego nagusietan eta oinordekotza eta dohaintzen gaineko zergen likidazio bulegoetan ez ezik beste bulego batzuetan ere aurkezten ahalko dira deklarazio-likidazio haiek.

Halaber, Foru Dekretu honen edukia Nafarroako Kontseilura igorri zen bere irizpena eman zezan, Nafarroako Gobernuak 2000ko urriaren 16an harturiko Erabakiaren bidez.

Irizpen hori 2000ko abenduaren 13an luzatu zen eta haren ustez arauaren edukia bat dator oso-osorik indarra duten legeekin.

Horrenbestez, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko urtarrilaren zortzian eginiko bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Maitzaren 17ko 165/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergako Erregelamenduko 93. artikulua honela geldituko da:

"93. artikulua. Non aurkeztu.

Zergaren deklarazioak Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren bulego nagusietan aurkeztu behar dira.

Ekonomia eta Ogasun kontseilariak baimena ematen ahalko du oinordekotza eta dohaintzen gaineko zergaren likidazio bulegoetan ere aurkezteko eta Administrazio Publiko, Entitate eta Erakundeekin itunak izenpetzen ahalko ditu, haiek deklarazio-likidazio horiek aurkezten eta kudeatzen laguntzeko".

Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren zortzian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Ogasun eta Ekonomia kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: A0100504