11. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

379/2000 FORU DEKRETUA, abenduaren 26koa, Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialaren Baliabide Iraunkorraren gutxieneko zenbatekoa -jarduera ekonomikoen gaineko zerga edo lizentzia fiskalaren kuotari dagokionarena- gaurkotzen duena.

Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialari buruzko azaroaren 19ko 17/1998 Foru Legeko 43.c) artikuluak, Ganberaren Baliabide Iraunkorraren gutxieneko zenbatekoa -jarduera ekonomikoen gaineko zerga edo lizentzia fiskalaren kuotari dagokionarena- 1.100 pezetakoa izanen zela xedatutakoan, aurreikusten du zenbateko hori aldian-aldian gaurkotuko dela, Foru Dekretuen bidez, kontsumorako prezioen indizea gainditu gabe.

Kontuan harturik, alde batetik, Foru Lege hartako hirugarren xedapen iragankorrarekin bat, Foru Lege horretan aurreikusiriko baliabidearen ordainarazpenak 1998. eta hurrengo ekitaldietan sorturiko tributuei dagozkien kuota edo etekinei aplikatzen zaizkiela, eta, bestetik, Lege bereko 46. artikuluarekin bat, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 155. artikuluari dagokionez, ordainarazpen hori, eskuarki, urteko lehen egun naturalean sortzen dela, 1998. urteko ekitaldiko KPIaren aldaketa da aintzakotzat hartu behar den lehena.

Bestetik, 2000ko abenduaren 31z geroztik sorturiko ordainarazpenak gaurkotzeko, bakar-bakarrik 1999. urteari dagokion indize aldaketa hartu behar da kontuan.

Estatistikaren Institutu Nazionalak aldaketa horiek ehuneko hauetan ezarri ditu:

-1998rako, ehuneko 1,4an.

-1999rako, ehuneko 2,9an.

17/1998 Foru Legearen bidez ezarri zen 1.100 pezetako zenbatekoari datu horiek aplikatuta, 1.147,3 pezetako zenbatekoa ateratzen da, eta biribilduta, 1.147 pezetakoa.

Horrenbestez, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak, bi milako abenduaren hogeita seian eginiko bilkuran harturiko Erabakiarekin bat.

DEKRETATU DUT:

1. Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbara Ofizialari buruzko azaroaren 19ko 17/1998 Foru Legeko 43.c) artikuluan aipatzen den gutxieneko zenbatekoa 1.147 pezetakoa izanen da.

2. Zenbateko hori jarduera ekonomikoen gaineko zerga edo lizentzia fiskalaren kuoten ordainarazpenei, alegia, 2000ko abenduaren 31z geroztik sorturiko Ganberaren baliabide iraunkorrenei, aplikatuko zaie.

Iruñean, bi milako abenduaren hogeita seian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Franciso J. Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: A0100255