91. ALDIZKARIA - 2000ko uztailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- A N T S O A I N

Zehapenaren jakinarazpena

Animalien Babesari buruzko maiatzaren 31ko 7/1994 Foru Legea hausteagatik ezarritako zehapena, ondoko zerrendan ageri dena, jakinaraztea ezinezkoa suertatu denez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legeko 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta salatua bizi den tokiko Udaleko iragarki oholean:

4/2000-P zenbakiko espedientea. Izena: Leónidas Coronado Moreno. Alkatetzaren ebazpena: 2000-05-24. Zenbatekoa: 20.000 pezeta. Arau-haustea: maiatzaren 31ko 7/1994 Foru Legeko 24.2 i) artikulua.

Zehapena udal diruzaintzan ordaindu beharko da, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik.

Ebazpen honen aurka, eta aukeran, errekurtso hauetatik bat jartzen ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik; edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean.

Antsoainen, bi milako ekainaren hamabostean. Alkatea, Alfredo García López.

Iragarkiaren kodea: a0005909